plazaberri_goi
Euskaltzaindiak gaur betetzen ditu 90 urte PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2009-09-21

Gaur bezalako egun batean, 1919ko irailaren 21ean, Euskaltzaindia sortu zen. Gaur betetzen dira, beraz, 90 urte  Euskaltzaindia jaio zela. Egun horretan, Gipuzkoako Foru Aldundian egindako batzarrean, irailaren 21ean, abiatu zen Euskaltzaindia, aurrez izendatutako lau euskaltzainekin: Resurreccion Maria Azkue, Arturo Kanpion, Luis Eleizalde eta Julio Urkixo.  Egun horretako bileran, hasierako beste zortzi euskaltzainak aukeratu ziren: Txomin Agirre, Pierre Broussain, Jean Blaise Adema, Ramon Intzagarai, José de Agerre, Juan Bautista Eguzkitza, Raimundo Olabide eta Pierre Lhande.

thumb_euskaltzaindiako_sortzaileak

Euskaltzaindiaren sorrera 1918an hasi zen eta 1919an amaitu.

1918ko irailaren hasieran, Oñatiko Unibertsitatean, Eusko Ikaskuntzaren lehen batzarrean, Euskaltzaindia sortzea erabaki zen. Urtebete beranduago, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lau Foru Aldundien babespean, Euskararen Akademia jaio zen. 1919ko urriaren 7an egin zen, Gipuzkoa Foru Aldundian, Euskaltzaindiaren lehen bilera.

Akademia sortzeko ahaleginak XIX. mendean hasi ziren. Orduko hainbat euskaltzalek jada azpimarraturik zuten hizkuntzaren defentsarako Akademia baten premia (Ulibarri, 1832; Aizkibel, 1856; Artiñano, 1886). Jose Frantzisko Aizkibelek aipamen argia egin zuen idatzi batetan. Urte asko pasatu ziren, baina, euskaltzaleek hain nabarmen sentitzen zuten premia asetzeko. Bonaparte Printzea, Karl Hnnemann edo Theodor Linchsmann bezalako atzerriko ikerlariek ere lagundu zuten asmoa. Eta etxekoek ahaleginak egiten jarraitu zuten. Urteak joan urteak etorri, XX. mendea sartu zen eta ordurako argi ikusi zen mota horretako proiektu iraunkor batek erakunde publikoen babesa izan behar zuela.

1906an, apirilaren 25an, Bizkaiko Jauregi berrian Hegoaldeko lau Aldundiek egin zuten bilkura baliatuz, Adolfo Gabriel Urkixo Diputatu Nagusiak Akademia sortzeko proposamena aurkeztu zuen, horretarako lau erakundeen babes ekonomikoa eskatuz. Proposamen horren arabera, Akademia 12 kidek osatu behar zuten, eta euskalki guztiak ordezkatu behar zituzten. Horien izendapena, lehendabiziko aldiz behintzat, diputatuek egin eta babes ekonomikoa lau Aldundiek, euren gain hartu zuten. Proposamen honek bere ibilbidea egin arren, ezerezean geratu zen.

1918an Oñatin egindako Biltzarrean sortutako Eusko Ikaskuntza erakundeak, lau Diputazioei igorri zien Arautegiaren proiektua eta laurek onartu zuten:

  • Gipuzkoakoak, 1919ko apirilaren 11n
  • Bizkaikoak, maiatzaren 5ean
  • Arabakoak, irailaren 2an
  • Nafarroakoak, irailaren 3an

Egun batzuk geroago, irailaren 21ean, abiatu zen Euskaltzaindia. Lehen batzarra, 1919ko urriaren 7an egin zuen Akademiak, Gipuzkoako Foru Aldundian. Besteak beste, egun horretan erabaki zuen Euskaltzaindiaren egoitza Bilbon kokatzea.

Urtebete geroago, 1920an, sortu zen Euskera, Euskaltzaindiaren agerkari ofiziala.

Azken ospakizun ekitaldia, Donostian, urriaren 8an eta 9an

2008tik ari da ospatzen Euskaltzaindia bere 90. urteurrena. 2008ko urrian Iruñean egin zen XVI. Nazioarteko Biltzarrarekin hasiera eman zion Akademiak bere ospakizunari eta ordutik hona beste hiru ekitaldi egin ditu Euskaltzaindiak: Gasteizen -Arabako Foru Aldundian-, Ipar Euskal Herrian -Hazparneko Elgar Kultura Etxean-,  eta Bilbon -Akademiaren egoitzan-.

Bilbokoaren ostean, datorren urrian egingo du Euskaltzaindiak urteurreneko azken ospakizuna,  Donostian, bi egunetan: urriaren 8an emanaldi artistiko bat egingo da, Kursaalen, eta urriaren 9an ekitaldi instituzional bat burutuko, Gipuzkoako Foru Aldundian. Akademia hor elkartuko da agintari publiko eta gizartearen eta euskalgintzaren ordezkariekin.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
wedding  - 123     |2010-07-29 09:47:48
I got an bridal gowns engagementcocktail dresses ring for inexpensive cocktail dresses Christmas. My boyfriend and I had been dating discount cocktail dressfor almost a year and both felt the time bridal gown was right to join our lives together in holy wholesale bridal gowns matrimony. htmlThe month of January was spent wedding gown planning our perfect Alabama June wedding. My mother, two Informal Bridal Gowns sisters Formal Bridal Gowns and I went to Huntsville, 2010 Cocktail Dresses the closest town with a selection Plus Size Cocktail Dresses of bridal shops, to buy the gown that would play the leading role on Sexy Cocktail Dresses my special Modest Bridal Gowns
occasion.We had a Modest Bridal Gowns
wonderful time just being together and sharing silly jokes, but the day
soon turned serious by afternoon: still no sign of Modest Bridal Gowns
the dress of my dreams. Both sisters were ready to give up and try
another day in another town, b...
timberland boots  - timberland traditional handsewn     |2010-07-29 09:49:45
It is a good timberland 6 inch boots thing that the God Who made us is not impatient with people like me with
my timberland shoe company orchid. He lovingly thinks about us all the time timberland boots and he even temporarily gave up His heavenly home and his timberland traditional handsewn hold on diety to die for the sins of timberland mens custom world nearly 2,000 years ago. His death back then covered the sins of
every cheap timberland boots person who will ever live. He then rose to life after three mens timberland chukka days and ever since has wanted us to accept His gracious act by loving Him
and also those around us. When we do this, we will see people in
a totally different timberland womens premium boots light — one that redefines what it means to be ugly or different or
weird or strange. Instead, we see people with ugly timberland shoes store problems in whom God is working so they ca...
ugg boots on sale   |2010-07-30 04:42:56
It's a interesting news,i like it.Additionally,wellcome to my website oboots.There are so many cheap ugg boots such as:
ugg uk|uggs on sale|cheap ugg boots|ugg classic boots|
ugg bailey button|ugg bailey button boots|ugg argyle knit|ugg argyle knit boots|ugg cardy|ugg classic cardy boots|ugg crochet|ugg crochet boots|ugg flower|ugg flower boots|ugg leopard|ugg leopard boots|UGG Classic Tall Leopard|UGG Classic Tall Leopard boots|ugg mini|ugg classic mini boots|ugg paisley|ugg paisley boots|UGG Classic Short Paisley|UGG Classic Short Paisley boots|UGG Short Paisley|UGG Short Paisley boots|ugg short|ugg classic short boots|ugg tall|ugg classic tall boots|ugg elsey wedge|ugg elsey wedge boots|ugg infants erin|ugg infants erin boots|ugg langley|ugg langley boots|ugg lo pro|ugg lo pro boots|ugg locarno|ugg locarno boots|ugg mayfaire|ugg mayfaire boots|ugg nightfall|ugg nightfall boots|ugg rainier eskimo|ugg rainier eskimo boots|UGG Sundance II|UGG Sundance II boots|ugg ultimate bind|
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

2010 Ekaina 2010 Uztaila 2010 Abuztua
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 26 1 2 3 4
Astea 27 5 6 7 8 9 10 11
Astea 28 12 13 14 15 16 17 18
Astea 29 19 20 21 22 23 24 25
Astea 30 26 27 28 29 30 31

Saioa hasi

© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra