plazaberri_goi
Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazle eta Euskaltzaindiaren kudeatzailea hil da PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2009-11-07
Gaur, azaroaren 7an, Juan Jose Zearreta euskaltzain urgazlea eta Euskaltzaindiko kudeatzailea hil da, auto-istripuz, 62 urte zituela.

Juan Jose Zearreta Urigoitialdekozea Zornotzan jaio zen, 1947ko ekainaren 10ean. 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen euskalduntze eta alfabetatze kanpainetan parte hartzen. Hala, 1968-69 ikasturtean Deustuko San Felicisimon euskarazko eskolak sortu ziren, Zearreta talde horretako partaide izan zelarik.

1970ean Lehen Urratsak liburuaren prestaketan jardun zuen, besteak beste, Patxi Elgezabal eta Ricardo Badiolarekin.

Urte horietan lanean zebilen Bizkaiko alfabetatze batzordeko kide izan zen. 1975-76an, herrialde guztietako batzordeak batu eta Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundea (AEK) sortu zenean, bera izan zen sortzaileetariko bat, idazkari lanak ere bete zituelarik.

1973an hasi zen lanean Euskaltzaindian, Ekonomia arloan, Jose Luis Lizundia orduko idazkariordearen lankiderik hurbilena izan zelarik. 1975eko ekainaren 27an euskaltzain urgazle izendatu zuten.

2003an  Euskaltzaindiaren kudeatzaile izendatu zuen Akademiak.

Euskalduntze prozesuarekin loturik beti ere, hainbat lan argitaratu zituen, elkarlanean:

  • Euskalduntzen (3 liburuki), 1972
  • Alfabetatzen (1975)
  • Euskara: Hizkuntza Ariketak (1976)
  • Euskal Hiztegi Modernoa (1977)
  • Sortzen - I (1978)
  • Hiztegia 80 (1980)
thumb_juanjo

 

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Juan Karlos Lopez-Mugartza Iri  - JUANJO MILA ESKER EMAN DIGUZUN GUZTIARENGATIK   |2009-11-08 11:53:39
Duela gutxi adiskide on batek deitu dit zure berri emanez... Oraindik sinetsi
ezinik nago. Zer da bizitza? Herenegun elkarrekin izan ginen... asko da zuri
eskertu behar dizudana. Badakizu. Baina, orain, joan zarelarik, nola kitatu
zurekiko zorra? Arrantzaleei elkartasuna erakutsi zenien, besteei laguntza eta
sostengua ematen eman duzu bizia. Orain, Henrikerekin biltzean denon partetik
goraintziak eman. Zure hutsunea ezin izanen dugu inoiz ere bete. Negarra
begietan, adiorik ez.
Edurne Etxebarria   |2009-11-08 14:49:51
Doluminak etxekoei eta Euskaltzaindiari
AUM   |2009-11-09 10:57:02
Mila esker, Juanjo, eta izan zaitez ongi hor goian.
Ikastolatik   |2009-11-09 10:58:22
Ikastolan inoiz ikusi zaitugun arren, zure semeen bidez ezagutu zaitugu. Hiztegi
2000 irekitzen genuenean, Txaberrek zure izena egileen artean zegoela erakusten
zigun harrotasunez eta irribarrez. Horrela eman ditugu 3. mailatik aurrerakoak
hiztegia esku artean hartzen genuen bakoitzean.
Behin irakurri nuen, seme
alabak gurasoen kurrikuluma direla. Eskerrik asko utzi diguzun kurrikulumagatik!


Ez adiorik,
AEKren prentsa bulegoa  - Juan Jose Zearretari, begirunez eta maitasunez     |2009-11-09 13:53:49
Joan zaigu Juan Jose Zearreta,
hutsune gaitza lagata:
Zornotzak semea
galdu;
Euskaltzaindiak langile fina;
guk, AEK-k, sortzailea eta
laguna.

Euskararen ortuan zuk erein haziak
eman du, eta emango, uzta ugaria
jj  - mila esker   |2009-11-09 16:03:10
Eskerrik asko, Juanjo,

"ire bidez dotoigu

damaigun indarra"
Julian Beloki Guerra  - Juanjo gogoan.   |2009-11-10 14:10:56
Ezagutu nuen apurrean, hiru gauza somatu nizkion beti: ordezkatzen zuen
erakundearekiko lotura erabatekoa, gazi-gozoekiko umorea
eta antolakuntza-zereginetarako prestutasuna. Halaxe gogoratuko dut
beti.
Neure elkartasun osoa Juanjoren hutsunea bihotz-minetan bizi
duzuenoi.
Estibaliz Alkorta  - Ez adiorik   |2009-11-10 15:40:58
Ostiralean bertan jardun ginen telefonoz... Ezin sinetsi nago oraindik...
Nire
doluminik sentikorrenak Juanjoren familiari eta Euskaltzaindiari.
ugg store     |2010-06-27 15:01:40
Ezagutu nuen apurrean, hiru gauza somatu nizkion beti: ordezkatzen
zuen
erakundearekiko lotura erabatekoa, gazi-gozoekiko umorea
eta
antolakuntza-zereginetarako prestutasuna. Halaxe gogoratuko dut
beti.
Neure
elkartasun osoa Juanjoren hutsunea bihotz-minetan bizi
duzuenoi.
shangxeov   |2010-07-30 04:34:59
Lots of lovers that are going to get married wedding dresses are searching for an engagement wedding dress ring that may be totally discount wedding dressesdifferent from the typical , they beach wedding dresses
sometimes decide on a platinum traditional  engagement Simple wedding dress. Old-fashioned engagement Modest wedding dress or even vintageElegant wedding dress as they're also regarded tend to be rings more than 50yrs old. These Chinese wedding dress differ as can the time scale for instance you could have Edwardian,Western wedding dress Georgian, Victorian, art deco as well as art  Nouveau timeFormal wedding dress frame engagement rings. Each and every typeInformal wedding dress varies from the other, the thing they alsoWedding dress style have in common would be the stunning colored  gemstoneShort wedding dress variations as well as the attentionTea length wedding dressto fine detail. VintageStrapless wedding dress can also be at times refer...
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

2010 Ekaina 2010 Uztaila 2010 Abuztua
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 26 1 2 3 4
Astea 27 5 6 7 8 9 10 11
Astea 28 12 13 14 15 16 17 18
Astea 29 19 20 21 22 23 24 25
Astea 30 26 27 28 29 30 31

Saioa hasi

© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra