plazaberri_goi
"Etorkinak eta euskara" Jagon Jardunaldietako hitzaldien laburpenak PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2009-11-18
Azaroaren 20an, ostiralean, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, "Etorkinak eta euskara" gaiaz hausnartuko da, Akademiaren XIV. Jagon Jardunaldietan. Izenburuak esan bezala, etorkinen gaia euskararen perspektibatik jorratu nahi duten Jardunaldi horietan Unesco Etxeak eta Deustuko Unibertsitatearen Euskal Gaien Institutuak ere hartu dute parte.

Sagrario Aleman Sustapen batzordeko buruak azaldu bezala, "Azken urteotan Euskal Herrira iristen ari diren etorkinen kopurua asko handitu da, eta honek kezka sortu du arlo askotan, baita euskalgintzan ere. Jagon Sailak, euskararen erabilera izanik lan esparru, gai hau jorratu beharra zuen. Handik eta hemendik etorritako jendeak -bakoitza bere kultura eta hizkuntzarekin- euskararen normalizazioan eraginik izanen ote du? Eleaniztasuna mesedegarri ote dugu? Zein urrats eman ditugu orain arte eta zein beharko ditugu etorkinen integrazioan?".

Gogoeta garaia da, hortaz, Alemanen esanetan: "Immigrazioaren fenomenoa ezagutzeko, honen inguruan hausnartzeko, gogoeta egiteko, zenbait herritako esperientziak biltzeko eta baloratzeko garaia dugula iritzi diogu Euskaltzaindian. Honek erakutsiko digu zer bide jarraitu beharko genukeen etorkinak ezagutzeko eta hauen integrazioa errazteko, beti ere beraiek dakarten hizkuntzarekiko begirune osoz".

Jardunaldiak irekiak eta doakoak izango dira,  eta entzule bezala nahi duena joan daiteke. Izena emateko epea azaroaren 19an amaituko da. Izena emateko sakatu hemen.

Bestalde, Jardunaldiei edukia emando dieten hitzaldien laburpenak ekartzen ditugu hona. Horiek ikusteko, sakatu gehiago irakurri gainean

thumb_dest_unesco_etxea

thumb_ikurra

thumb_deusto

Xabier Aierdi eta Erramun Osa: "Immigrazio berria, hizkuntza arazo berririk?" 36;96 Kb

Erramun Baxok eta Jean-Baptiste Coyos: "Helduen euskalduntzea eta etorkinak Ipar Euskal Herrian" 47,93 Kb

Eduardo Ruiz Vieytez: "Etorkinak, euskara eta hizkuntza aniztasun berria. Giza eskubideetatik sortutako zenbait hausnarketa" 30,82 Kb

Ibon Manterola eta Eider Lardizabal: "Haur etorkinen euskara: eskolaren eta inguru euskaldunaren eragina" 62,21 Kb

Iratxe Lasa: "Etorri berriak nola hurbildu: Markina-Xemeingo esperientzia" 55,68 Kb

Begoña Zestau: "Sakanako esperientzia" 57,40 Kb

Joaquim Dolz: "Los programas de educación multilingüe: nuevo reto para la didáctica de las lenguas" 74,95 Kb

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

2010 Ekaina 2010 Uztaila 2010 Abuztua
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 26 1 2 3 4
Astea 27 5 6 7 8 9 10 11
Astea 28 12 13 14 15 16 17 18
Astea 29 19 20 21 22 23 24 25
Astea 30 26 27 28 29 30 31

Saioa hasi

© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra