Congrès Permanent de la Lenga Occitana erakundea sortu da. Abenduaren 16an, Bordelen, Akitaniako Kontseiluaren egoitzan egindako batzarrean eratu zen erakunde berria. Akitania eskualdeko erakunde askotako ordezkariez gain, Frantziako Hizkuntzen Ordezkaritza Nagusiaren eta Kultura eta Komunikazio Ministerioaren ordezkariak bertan izan ziren, besteak beste. Euskaltzaindia ere joan zen batzar horretara, ondoko ordezkariekin: Andres Urrutia euskaltzainburua, Aurelia Arkotxa buruordea eta Jean-Baptiste Coyos euskaltzaina. Euskaltzainburuak, gainera, hitz batzuk esan zituen.
Aporlòc, Associacion prefigurativa de l'organisma de regulacion de la lenga d'Òc elkartearen ekimenez jaio da Congrès Permanent de la Lenga Occitana. Elkarte horrek lan handia egin du azken urtean, eta, besteak beste, hainbat hizkuntza akademiarekin harremanetan jarri da, euren berri izateko. 2010eko uztailean, Aporlòc elkarteko kideek Euskaltzaindia bisitatu zuten.
Euskaltzainburuaren hitzak ekarri ditugu hona.