plazaberri_goi
Euskaltzaindia, blogari PDF Print E-mail
Berriak
Written by Andres Urrutia   
Wednesday, 17 December 2008 10:47

Duela zortzi urte hasi zen Euskaltzaindia bere web-orria sareratzen. Ordurik hona hamaikatxo pauso eman ditu Akademiak bide beretik, betiere, eduki eta baliabide berriak plazaratuz eta guztion eskura jarriz.

Argitalpenetan nahiz hizkuntza-gaietan, agerikoak ditu Euskaltzaindiak bere asmoa eta gogoa, egun sareak eskaintzen dituen tresnak gero eta egokiago baliatzeko euskararen mesederako eta euskararen arlora hurreratzen diren guztien mesederako.

Ildo berekoa izan da, izan ere, duela hiru urte Plazaberri albiste-emaile elektronikoa sortzea eta garatzea. Gerokoak erakutsi duen bezala, horretan izan du Euskararen Akademiak agerbide berezia, web-orriaren pizgarri eta eragile.
Aldiek, hala ere, aurrera joatea eskatzen dute etengabe, eta horrek ekarri du, beste behin ere, emanaldi berri hau.

Izatez, hemen izango du aurrerantzean Euskaltzaindiaren web-orriaren erabiltzaileak, halako egunerokotasunik behinena, egunean-egunean ikusgarri eta irakurgarri izango dituelako Euskararen Akademiak eta euskaltzainek sorturiko berririk irtenenak, honen bidez ere akademiaren zerbitzuak erdiesteko bide erraza eskaintzen zaiola.

Badira, beraz, arlo berriak gure web-orrian. Berriak berri, lehendik direnak ere, gaurkotuak eta eguneratuak datozkigu, dela Hiztegi Batua, dela arau eta gomendioen esparrua.

Blogaren aldeko apustua egiten du Euskaltzaindiak; aro berri bati buruz ari da, euskaltzainen, eta, oro har, euskalgintzan ari direnen parte-hartzea bultzatuz eta sustatuz.

Beste behin ere, Euskaltzaindiak gizarteratze-ahaleginetan dihardu. Ziur nago, lorratz bereko beste ekimenak ere berehala etorriko direla akademiaren eginahalei esker.

Halaxe egin du azken laurogeita hamar urteetan. Halaxe beharko du egin etorkizunean ere, hortxe baitago bere xede eta helburua, euskararen aurreramendurako ekin eta jarrai, aldian aldiko eta tokian tokiko tresnak eta lanabesak erabiliz.

Comments
Add New Search
Maite  - Zorionak!     |2008-12-18 02:26:14
Zorionak, hartutako erabakiarengatik! Ziur nago denon mesederako izango dela...
:-)
Bide batez, gustura jasoko nituzke zuen azken berriak RSS bidez,
baina ez dut inon topatu. Ba al duzue ipintzeko asmorik?
Informatika Zerbitzua  - RSS   |2009-08-31 13:13:48
Quote:
...gustura jasoko nituzke zuen azken berriak RSS bidez, baina ez dut inon
topatu. Ba al duzue ipintzeko asmorik?

RSS harpidetza egiteko esteka webgunearen orrialde nagusian daukazu
(orrialdearen bukaeran).
ostraka  - Zer iruditzen zaizu ostraka euskalduna?     |2008-12-19 10:16:15
Atzo argitaratu zituzten ostraka euskaldun baten argazki onak, zer
iruditzen zaizkizu?

http://ostraka.mundua.com/2008/12/18/ostraka-eu...
nineu  - Webgunea da   |2008-12-20 01:14:15
Urrutia jaunak jakin beharko luke Euskaltzaindiarena ez dela web-orria, webgunea
baizik: web orri ugari biltzen dituen gunea (ingelesez website, gazteleraz oker
itzultzen dute askok, ez dezagun guk akats bera egin).

Bestela, animo, ea
zerbait txukuna irteten den hemendik.
Ostraka  - NIIV izena duen neskaren historia idatzita dago os     |2009-01-16 13:07:30
NIIV izena duen neskaren historia dago idatzita Iruña Okako ostraka
euskaldunetan. Orain arte argitaratu dituzten ustezko Gorrotxategiren
eta Lakarraren txostenetan, 136 ostraka eta grafito euskaldunak daude
(65 ostraka eta 71 grafito) eta 35 salatu dituzte eta honengatik ezagutzen
ditugu (ez osorik). NIIV neskaren izena 12 ostraketan aipatzen da eta
hiru ostraken argazkiak daude (15920, 15922 eta 16365). Ostraka
euskaldunetan NIIV izena duen neskaren historia
dago idatzita:

NIIV-re ata, NIIV-re ama ro man ilta cistiana,
NIIV-re ata gau ilta, NIIV XII URT TU, ”’ BIIBATU, ”’ NIIV CII,
NIIV CORNII ESKON, NIIV, NIIV VIILIIIAN GORI BISI NA, NIIV laiki
(??los) na XI urte tu Veleian gori bisi na esta VIILIIIA NOVVA, BAINA OSO,V
POLITA, NIIV RII ATA ARAINA ARRAPA, EL NIIV / GIATU LA, … neure
/ zeure / iev - urdin zuri gori beta ar...
chanel bags  - chanel bags     |2010-09-08 10:07:09
coach bags online, coach bags online

vibram fingers, vibram fingers

MBT Shoes Sale , MBT Shoes Sale

MBT Shoes, MBT shoes
Write comment
Name:
Email:
 
Website:
Title:
UBBCode:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Please input the anti-spam code that you can read in the image.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

August 2010 September 2010 October 2010
Mo Tu We Th Fr Sa Su
Week 35 1 2 3 4 5
Week 36 6 7 8 9 10 11 12
Week 37 13 14 15 16 17 18 19
Week 38 20 21 22 23 24 25 26
Week 39 27 28 29 30

Saioa hasi

© 2010 Euskaltzaindia.Legal Notice