plazaberri_goi
Ekaitz Agirregoitia, I. Koldo Mitxelena Sariaren irabazlea, Osasun Zientzietan PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Friday, 20 February 2009 09:26
Ekaitz Agirregoitiak irabazi du Euskaltzaindiak eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako Euskarazko Tesien I. Koldo Mitxelena Saria, Osasun Zientzien jakintza-arloan. Tesiak "Opioide hartzaileak (delta, kappa, mu) eta kannabinoide hartzaileak (CB1, CB2) giza espermatozoideetan espresatzen dira eta haien mugikortasunean eragiten dute" du izena eta Jon Irazusta Astiazaranek zuzendu du.
"Ikasketa guztiak euskaraz egitea lortu arren, gradu ondokora heltzean erdara hutsez ikastera behartzen gaituzte. Gero, zori eta azarearen arabera zuzendari erdalduna edo elebiduna egokituko zaizu eta horrek, hizkuntzari dagokiola, zure jarduera osoa erabat baldintzatuko du. Eta horri guztiari gehitzen badiogu euskarazko material-eskasia, euskarazko zuzentzaile-eskasia, euskararekiko konplexuak eta 4-5 urtetako ikerkuntza-aldiak sortzen duen nekea, azkenean nor egongo da prest tesia euskaraz lantzeko?"




2008ko apirilean irakurri zuen tesia Ekaiz Agirregoitiak, baina hasi, azkoz lehenago hasi zen ikertzen, 2003. urtean. "Tesia -azaltzen du- burutu nuen laborategira heldu nintzenean, 2003. urtean. Han, besteak beste, opioideen entzima anderatzeileen azterketa egiten ari ziren espermatozoideekin. Niri, espermatozoideen opioide hartzaileak deskribatzea eta espermatozoideen mugikortasunean opiazeoen eragina aztertzea proposatu zidaten. Gerora, sistema kannabinoidearekin berdina aztertzea bururatu zitzaigun".

Ikerketa-esparrua ondo zehaztu, beraz, eta lanean hasi zen Agirregoitia. Emaitza, gainera, inportantea izan da, "doktore-tesiak lehen aldiz baieztatu duelako opioide eta kannabinoide hartzaile mota guztiak daudela giza espermatozoideetan. Gainera, opioide eta kannabinoide hartzaileen aktibazioak espermatozoideen mugikortasunean eragina duela baieztatu dugu. Azaletik azalduta, badirudi espermatozoideen mugimendua mantentzeko edo inhibitzeko gaitasuna dutela ikertutako konposatuok".

Euskaraz lan egiten du Ekaitz Agirregoitiak, horregatik argi zeukan, hasiera-hasieratik, euskara izango zela bere tesiaren hizkuntza: "Nik ikerkuntza euskaraz garatzen dut, eta horrezkero tesia euskaraz idatzi eta defendatu dut. Hala ere -gaineratzen du-, kanpotik etorritako epai-mahaikideek uler zezaten, ale berezi bat gaztelaniaz eta ingelesez idatzi nuen eta defentsa egunean aldibereko itzulpena egin genuen gaztelaniara eta diapositibak ingelesez proiektatu genituen. Baina euskalduna ez zen jendea ekartzea guk erabaki genuen, beraz, itzulpengintza lanak aurreikusiak genituen eta gustura egin nituen".

Hala ere, azaltzen du jarraian, "tesietako edukia, euskara ez den bestelako hizkuntza batean hedatzen da munduko komunitate zientifikora. Horregatik, tesiaren idazketa eta defentsa euskaraz egiteak ez du zure lana zokoratuko eta gainera hizkuntzaren garapenerako aberasgarria (eta beharrezkoa) izango da. Izan ere, tesia euskaraz egiteak duen zailtasun handiena da hizkuntza teknikoa ez dagoela guztiz garatua eta era berean, idazteko estiloaren falta dugula; eta aurrean dugun bide luze hori, ibiltzen baino ez dugu egingo".

Estrategia estrukturala

EHUk eta Euskaltzaindiak izan duten iniziatibaz duen iritzia oso argia da: "Iniziatiba ona izan daiteke, baina nire ustez arinegi heltzen da. Azken finean -dio- helburu sustatzailea eduki arren, euskaraz egindako tesiak saritzeak ez du ekarriko euskarazko tesi kopuruaren handitzea ezta euskararen erabileraren suspertzea ere.  Ikasketa guztiak euskaraz egitea lortu arren, gradu ondokora heltzean erdara hutsez ikastera behartzen gaituzte.

"Gero, zori eta azarearen arabera zuzendari erdalduna edo elebiduna egokituko zaizu eta horrek, hizkuntzari dagokiola, zure jarduera osoa erabat baldintzatuko du. Eta horri guztiari gehitzen badiogu euskarazko material-eskasia, euskarazko zuzentzaile-eskasia, euskararekiko konplexuak eta 4-5 urtetako ikerkuntza-aldiak sortzen duen nekea, azkenean nor egongo da prest tesia euskaraz lantzeko?"

"Nire ustez -amaitzen du- sari bat baino, oinarrian, euskararentzako estrategia estruktural oso bat egon beharko luke eta oraingoz ez da horrela. Baina tamalez horrela jarraituko du izaten, izan ere, gaurkoz, euskararen herriaren alde ezer estrategiko egin dezakeen erakunderik ez da existitzen. Eta hor dago koska".

 

Comments
Add New Search
Anonymous   |2010-09-08 04:26:15
Referring to certainly, a genuine, classic UGG Bailey Button corset and not just a single of those tops using the corset name that
every person is putting on just about everywhere. A corset provides Bailey Button boots you an hourglass form, trims your waist line and improves your posture all
at exactly the same time.The trick to a corset is selecting
one particular that operates properly for you. If you are likely to be
putting on your Bailey Button uggs corset every day then try and prevent tight fitting items that should be
rather unpleasant and have an effect on your breathing. The best
obvious aspect ugg 5803 when selecting a corset stands out as the size. This could be complicated
simply because corsets should fit a girl incredibly ugg 5803 properly simply because they're incredibly form fitting.
monclerjackets@gmail.com  - louis vuitton bags     |2010-09-08 04:54:37
Pick up louis vuitton bags when you arounding the road,be the spot in people's eye.Here our louis vuitton replica are 1:1 to the genuine,equipped with excellent quality and novel
style.Anyway,louis vuitton outlet now become the trend of fashion,follow us,get this Lv monogram canvas bags,LV Monogram Suede Bags,LV Monogram Denim Bags home to start you wonderful dream.With louis vuitton epi leather bags be leader of the mode. Yes,everyone's relish is different,but in our
handbag online shop we provide you mass of design louis vuitton bag:Louis Vuitton Wallet for coin,Louis vuitton luggage Bags for travel,Louis Vuitton evening bags for party,Louis Vuitton Tote Bags,Louis Vuitton Shoulder Bags for shopping and so on.Wow,so nice,are you still hestate? Start
now,contact with us !!sale ugg boots
monclerjackets@gmail.com  - Moncler Jackets     |2010-09-08 04:58:36
Are you feeling so cold in winter? With the global  warmer problems? Our
natural world seems bringing us unexpected weather, summer so
hot, winter so cold , People from most countries always are trying to
find the best down jacket to keep them warm in the winter.Moncler Jackets are famous all over the world.You don't worry about the cold winter any
more, Moncler Jacket really can keep you warm outside your house, our moncler clothing all are selected with high quality and fashion styles , you need not go
anywhere any more to try to find a Cheap Moncler Jackets , here is
your best choice , why don't contact us right away for you or
wholesale to your customer or friend? moncler jackets sale are proudly supplying genuine Moncler Jackets at real cheap price, Moncler Coat are your best choice in cold winter, get your Moncler Outlet here
now!This winter you will...
Write comment
Name:
Email:
 
Website:
Title:
UBBCode:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Please input the anti-spam code that you can read in the image.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

August 2010 September 2010 October 2010
Mo Tu We Th Fr Sa Su
Week 35 1 2 3 4 5
Week 36 6 7 8 9 10 11 12
Week 37 13 14 15 16 17 18 19
Week 38 20 21 22 23 24 25 26
Week 39 27 28 29 30

Saioa hasi

© 2010 Euskaltzaindia.Legal Notice