| "Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana" ikastaroa |
|
| Berriak | |||||||
| Written by Mikel Gorrotxategi | |||||||
| Tuesday, 19 May 2009 15:47 | |||||||
|
Ekainaren 4an, ostegunean, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak antolatua, "Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana" izeneko ikastaroa egingo da Durangoko Landako elkartegian.
Ikastaroaren ordutegia hauxe izango da: goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00ak arte, tartean 30 minutuko atsedena izango delarik. Atsedenaldian Patxi Salaberrik idatzitako Izen ttipiak euskaraz liburuaren aurkezpena izango da.
Izena emateko epea hil honen 28ra arte zabalik egongo da. Horretarako mezua igorri behar da
This e-mail address is being protected from spambots, you need JavaScript enabled to view it
helbidera.
Hau izango da egun horretako egitaraua: Ongi-etorria: Andres Iñigo, Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeburua Hitzaldiak:
2008ko azaroaren 6an antolatu zuen Euskaltzaindiaren Onomastika batzordeak "Toponimia Administrazioaren eguneroko jardunean" izeneko ikastaroa Durangon. Bertan Onomastika eta Administrazioaren arteko lanez ari ziren hizlariak eta egin daitezkeen zenbait adibideen berri eman. Ikastaroan egindako gogo-betetasun inkestak argi utzi zuen arratsaldeko saio praktikoa, interes handikoa, labur gelditu zela eta hori dela-eta bigarren bat antolatzea erabaki zen.
Bigarren ikastaro hau, "Toponimia gizarteratzea: aukerak eta egindako lana" izenekoa, askoz ere praktikoagoa izatea nahi du batzordeak, eta horretarako gonbidatu dira euskara teknikari batzuk beraien udaletan egindako lana ezagutarazteko. Guztiek daukate abiapuntu berbera, lehenago egindako ikerketa, baina geroagoko erabilerak bereizten ditu, gizartean jartzeko momentuan dauden aukera desberdinez baliatu baitira. Hauetaz gain, saio bi egongo dira batzordearen izenean, kale izenen ofizial egin eta erabileraz bata, eta gizarteratzeaz bestea, biak eguneroko lanera bideratuta, lanean sor daitezkeen zalantzak erantzuteko eta egon daitezkeen aukera desberdinak ezagutarazteko. Adituek, egindakoaz gain, bidean izandako oztopoak eta irteerak ere azalduko dituzte guztiontzat lagungarria izan daitekeelakoan. Hauek dira gonbidatu diren adituak:
Amaitzeko tarte bat egongo da, galderak erantzun eta gaiaz mintzatzeko. Atsedenaldian Patxi Salaberrik idatzitako Izen ttipiak euskaraz liburuaren aurkezpena izango da.
Powered by !JoomlaComment 3.26
3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved." |
|||||||