plazaberri_goi
Galizia, Katalunia eta Espainiako Akademiekin ospatu du Euskaltzaindiak bere 90. urteurrena PDF Imprimir Correo electrónico
Berriak
Escrito por Prentsa Zerbitzua   
Viernes 17 de julio de 2009 14:24
Gaur, uztailak 17, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin da Bilbon, Akademiaren egoitzan.  Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartu ditu Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutu. Ekitaldiaren amaieran, adierazpen bat irakurri du Andres Urrutiak, lau Akademien izenean.

Hauek izan dira gaur Bilbon izan diren akademia horietako ordezkariak:

  • Real Academia Galega: Xosé Ramón Barreiro presidentea eta Manuel González idazkaria
  • Institut d'Estudis Catalans: Joan Martí presidentea eta Isidor Marí presidenteordea
  • Real Academia Española: Víctor García de la Concha zuzendaria eta Jose Antonio Pascual zuzendariordea.

thumb_90_urteurrena_031

Lehenengoz, Jose Antonio Pascual, Manuel Gonzalez, Isidor Marí eta Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Iker Sailburua izan dira hizlari, akademietako egitasmoak azaldu dituztelarik.

Bigarren partean, aldiz, Akademietako buruak mintzatu dira, hots, Víctor García de la Concha, Xosé Ramón Barreiro, Joan Martí eta Andres Urrutia euskaltzainburua. Guztiek azpimarratu dute hizkuntza guztien arteko elkarbizitzaren garrantzia, baita ere herri guztien hizkuntza-ondarea zaintzea eta babestea, ezinbestekoa dela. Kulturek eta hizkuntzek aberastasuna besterik ez dakartela adierazi dute, eta elkarlanaren aldeko aldarrikapena egin dute lau buruek.

Gaurko ekitaldiaren amaieran, adierazpen bat irakurri du Andres Urrutiak, lau Akademien izenean. Honela dio:

"2009ko uztailaren 16 eta 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren ospakizunean, gure hizkuntzetan araugintza ahalmena aitortu ohi izan zaien erakundeak bildu dira: Real Academia Española (RAE), Real Academia Galega (RAG) eta Institut d'Estudis Catalans (IEC) eta Euskaltzaindia.

Gure erakundeek, hizkuntzalaritzaren esparru zientifikoan dihardute, bestelako asmorik gabe. Haien xedea gure hizkuntzak bizkortzea da, aniztasuna onartzetik abiatuz, eta begirune eta babes berezia zor zaizkion kultura-ondare direla uste izanik.

Historian zehar, erakunde horien arteko harremanak adiskidetsuak eta arinak izan dira -eta dira-, baina desigarria litzateke beren arteko elkarlana hizkuntza ikerketa eta kodetze-lanera hedatzea. Akademia bakoitzaren ikerketa zientifikoak, metodoak eta baliabideak aztertzeak esperientzia-trukaketa mesedegarria ekarriko du, zalantzarik gabe. Hortik abiatuta, hizkuntza guztiei eragiten dieten xedeei elkarrekin ekiteko aukera zabaltzen da.

Horregatik guztiagatik, ospakizun honen barnean, lau Akademien arteko harremanak sendotzeko hartu dugun erabakia jendaurrean aldarrikatzen dugu, elkarlaguntzako esparru-hitzarmen baten bidez, ondoren bestelako konpromiso bereiziekin osatuko ahal izango dena.

Horrela, elkarren arteko harremanak sendotzen lagunduko lukeen egitasmo bat izan daiteke hiztegi elebidunak egitea, hizkuntza batetik bestera zubi zuzena eraikitzea ahalbidetuko luketenak.

Hizkuntza arteko material lexikografikoak eta gramatikazkoak onura handiko tresnak dira, eta Akademiek -duten izaeragatik eta itzalagatik- bere erantzukizun bezala hartu behar dituzte, horrela, gure hizkuntzak lotzen dituzten elkarguneak zehaztuz eta bilatuz, eta denona den kultura-altxorrean parte hartuz".

Comentarios
Añadir nuevo Buscar
shangxeov   |2010-07-30 04:38:28
Lots of lovers that are going to get married wedding dresses are searching for an engagement wedding dress ring that may be totally discount wedding dressesdifferent from the typical , they beach wedding dresses
sometimes decide on a platinum traditional  engagement Simple wedding dress. Old-fashioned engagement Modest wedding dress or even vintageElegant wedding dress as they're also regarded tend to be rings more than 50yrs old. These Chinese wedding dress differ as can the time scale for instance you could have Edwardian,Western wedding dress Georgian, Victorian, art deco as well as art  Nouveau timeFormal wedding dress frame engagement rings. Each and every typeInformal wedding dress varies from the other, the thing they alsoWedding dress style have in common would be the stunning colored  gemstoneShort wedding dress variations as well as the attentionTea length wedding dressto fine detail. VintageStrapless wedding dress can also be at times refer...
ugg boots on sale   |2010-07-30 04:49:50
It's a interesting news,i like it.Additionally,wellcome to my website oboots.There are so many cheap ugg boots such as:
ugg uk|uggs on sale|cheap ugg boots|ugg classic boots|
ugg bailey button|ugg bailey button boots|ugg argyle knit|ugg argyle knit boots|ugg cardy|ugg classic cardy boots|ugg crochet|ugg crochet boots|ugg flower|ugg flower boots|ugg leopard|ugg leopard boots|UGG Classic Tall Leopard|UGG Classic Tall Leopard boots|ugg mini|ugg classic mini boots|ugg paisley|ugg paisley boots|UGG Classic Short Paisley|UGG Classic Short Paisley boots|UGG Short Paisley|UGG Short Paisley boots|ugg short|ugg classic short boots|ugg tall|ugg classic tall boots|ugg elsey wedge|ugg elsey wedge boots|ugg infants erin|ugg infants erin boots|ugg langley|ugg langley boots|ugg lo pro|ugg lo pro boots|ugg locarno|ugg locarno boots|ugg mayfaire|ugg mayfaire boots|ugg nightfall|ugg nightfall boots|ugg rainier eskimo|ugg rainier eskimo boots|UGG Sundance II|UGG Sundance II boots|ugg ultimate bind|
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
Código UBB:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

Junio 2010 Julio 2010 Agosto 2010
Lu Ma Mi Ju Vi Sa Do
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31

Iniciar sesión

© 2010 Euskaltzaindia. Aviso legal