Gaur, uztailak 17, Euskaltzaindiaren 90. urteurreneko ospakizun ekitaldia egin da Bilbon, Akademiaren egoitzan. Real Academia Española, Real Academia Galega eta Institut d´Estudis Catalans-en Secció Filològica erakundeetako ordezkariak hartu ditu Euskaltzaindiak, eta eurekin batera ekitaldi akademiko bat burutu. Ekitaldiaren amaieran, adierazpen bat irakurri du Andres Urrutiak, lau Akademien izenean.
Hauek izan dira gaur Bilbon izan diren akademia horietako ordezkariak:
Institut d'Estudis Catalans: Joan Martà presidentea eta Isidor Marà presidenteordea
Real Academia Española: VÃctor GarcÃa de la Concha zuzendaria eta Jose Antonio Pascual zuzendariordea.
Lehenengoz, Jose Antonio Pascual, Manuel Gonzalez, Isidor Marà eta Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Iker Sailburua izan dira hizlari, akademietako egitasmoak azaldu dituztelarik.
Gaurko ekitaldiaren amaieran, adierazpen bat irakurri du Andres Urrutiak, lau Akademien izenean. Honela dio:
"2009ko uztailaren 16 eta 17an, Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren ospakizunean, gure hizkuntzetan araugintza ahalmena aitortu ohi izan zaien erakundeak bildu dira: Real Academia Española (RAE), Real Academia Galega (RAG) eta Institut d'Estudis Catalans (IEC) eta Euskaltzaindia.
Gure erakundeek, hizkuntzalaritzaren esparru zientifikoan dihardute, bestelako asmorik gabe. Haien xedea gure hizkuntzak bizkortzea da, aniztasuna onartzetik abiatuz, eta begirune eta babes berezia zor zaizkion kultura-ondare direla uste izanik.
Historian zehar, erakunde horien arteko harremanak adiskidetsuak eta arinak izan dira -eta dira-, baina desigarria litzateke beren arteko elkarlana hizkuntza ikerketa eta kodetze-lanera hedatzea. Akademia bakoitzaren ikerketa zientifikoak, metodoak eta baliabideak aztertzeak esperientzia-trukaketa mesedegarria ekarriko du, zalantzarik gabe. Hortik abiatuta, hizkuntza guztiei eragiten dieten xedeei elkarrekin ekiteko aukera zabaltzen da.
Horregatik guztiagatik, ospakizun honen barnean, lau Akademien arteko harremanak sendotzeko hartu dugun erabakia jendaurrean aldarrikatzen dugu, elkarlaguntzako esparru-hitzarmen baten bidez, ondoren bestelako konpromiso bereiziekin osatuko ahal izango dena.
Horrela, elkarren arteko harremanak sendotzen lagunduko lukeen egitasmo bat izan daiteke hiztegi elebidunak egitea, hizkuntza batetik bestera zubi zuzena eraikitzea ahalbidetuko luketenak.
Hizkuntza arteko material lexikografikoak eta gramatikazkoak onura handiko tresnak dira, eta Akademiek -duten izaeragatik eta itzalagatik- bere erantzukizun bezala hartu behar dituzte, horrela, gure hizkuntzak lotzen dituzten elkarguneak zehaztuz eta bilatuz, eta denona den kultura-altxorrean parte hartuz".
Referring to certainly, a genuine, classic UGG Bailey Button corset and not just a single of those tops using the corset name that every person is putting on just about everywhere. A corset provides Bailey Button boots you an hourglass form, trims your waist line and improves your posture all at exactly the same time.The trick to a corset is selecting one particular that operates properly for you. If you are likely to be putting on your Bailey Button uggs corset every day then try and prevent tight fitting items that should be rather unpleasant and have an effect on your breathing. The best obvious aspect ugg 5803 when selecting a corset stands out as the size. This could be complicated simply because corsets should fit a girl incredibly ugg 5803 properly simply because they're incredibly form fitting.