plazaberri_goi
Bernardo Atxagaren eta Juan Carlos Perezen emanaldi artistikoa, 90. urteurrena ospatzeko PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2009-09-28
Urriaren 8an, ostegunez, Euskaltzaindiak bere sorreraren 90. urteurrena dela-eta antolaturik, Paradisua, katuak eta abar emanaldi artistikoa eskainiko dute Donostiako Kursaalen Jose Irazu "Bernardo Atxaga"k eta Juan Carlos Perezek. Emanaldia iluntzeko 19:00etan hasiko da.

Emanaldia dohanik da eta bertara joan ahal izateko gonbit-txartela beharrezkoa izango da.

Emanaldia egingo den aretoaren edukiera mugatua da, eta hortaz, tokiak agortu arte banatuko dira gonbit-txartelak.

Gonbit-txartelak hemen klik eginez eska daitezke. Eskari guztiak egindako ordenan erregistratuko dira, eta tokiak bete arte onartuko. Hori dela-eta, eskaria egiten denean, izen-deiturak eta posta elektroniko helbidea jartzea nahitaezkoa da, hori erabiliko baita eskatzaileari jakinarazteko txartelik eskuratu duen ala ez.

Eskaria egiteko epea urriaren 5ean, eguerdiko 12:00etan, amaituko da. Eskaria onartu zaienei jakinaraziko zaie noiz joan behar duten Kursaalera gonbit-txartela jasotzera, lehen esan bezala, ezinbestekoa baita gonbit-txartela aurkeztea emanaldi artistikora sartu ahal izateko.

thumb_logo_urteurrena

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
joseiriarteugarte  - interesgarria   |2009-10-07 14:55:01
oso interesgarria iruditzen zait
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 
Literatura Terminoen Hiztegia

AZKUE fundazioa

banner_oeh

2010 Urtarrila 2010 Otsaila 2010 Martxoa
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 5 1 2 3 4 5 6 7
Astea 6 8 9 10 11 12 13 14
Astea 7 15 16 17 18 19 20 21
Astea 8 22 23 24 25 26 27 28

Saioa hasi

© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra