plazaberri_goi
Orotariko Euskal Hiztegia sarean dago, Euskaltzaindiaren webgunean PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2009-10-13

Orotariko Euskal Hiztegia (OEH) sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsulta daiteke. Urriaren 9an, Gipuzkoako Foru Aldundian egin zen Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren amaierako ekitaldian iragarri zuen Andres Urrutia euskaltzainburuak: "Ekitaldi honetan aukera ezin hobea dut Euskaltzaindiaren webgunean denon esku jarri dugun lan historiko eta garrantzitsua aurkezteko, hain justu ere, Koldo Mitxelena zenaren Orotariko Euskal Hiztegia".

Orotariko Euskal Hiztegia sarean jartzeko, paperezko edizioaren prestaketan erabili ziren datutegiak oinarri hartu, eta Internet bidezko zabalkunderako bi bertsio prestatu dira: bata, PDF formatuan, testu jarraitu moduan ordenagailura jaits daitekeena, eta bestea, web bidez, sarrera nagusiak bilatzeko aukera eskaintzen duena.

thumb_oehren_argazkiak.2005-xi-23_002

Orotariko Euskal Hiztegiak euskararen aro eta euskalki guztietako lexikoa jaso eta antolatzea du xede. 1987an argitaratu zen paperean lehen liburukia eta 2005ean azkena, hamaseigarrena. Orain Euskaltzaindiak sarean eskaintzen duena hiztegiaren oinarrizko bertsio elektronikoa da eta Creative Commons lizentziapean banatzen da.

Bertsio hau, argitalpen elektronikoaren lehen urratsa izatea nahi luke Euskaltzaindiak eta, gerora, hiztegiaren egituratze-maila osatuagoa lortzea helburu izango duen proiektuaren abiapuntua.

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

2010 Ekaina 2010 Uztaila 2010 Abuztua
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 26 1 2 3 4
Astea 27 5 6 7 8 9 10 11
Astea 28 12 13 14 15 16 17 18
Astea 29 19 20 21 22 23 24 25
Astea 30 26 27 28 29 30 31

Saioa hasi

© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra