plazaberri_goi
Joan Mari Torrealdairi "Dabilen Elea" saria eman diote PDF Print E-mail
Berriak
Written by Prentsa Zerbitzua   
Friday, 27 November 2009 12:52
Joan Mari Torrealdai euskaltzain oso, idazle eta kultur eragileak jaso du aurtengo Dabilen Elea saria. Sari hau euskal liburugintzaren alorrean ibilbide jakin bati egiten zaion aitorpen gisa sortu dute euskal liburugintzaren sektoreko lau elkartek: Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE),  Euskal Idazleen Elkarteak (EIE), Euskal Editoreen Elkarteak (EEE) eta Galtzagorri elkarteak. Euskarazko liburuaren aldeko Euskal Liburuaren Gaua deituriko ekitaldian jaso zuen saria Torrealdaik, iaz sari bera hartu zuen Antton Olariagaren eskutik.

Ekitaldia Ortzi Oihartzabal bibolin-jolearen musikarekin hasi zen, eta ondoren Amets Arzallusek bertso batzuk eskaini zizkion omenduari. Harkaitz Canok eta Idoia Noblek aurkeztu zuten festa horretan, Fito Rodriguez eta Joan Mari Irigoien Joan Mari Torrealdaiz mintzatu ziren, eta azkenik Torrealdaik berak hartu zuen hitza: "Mila esker -esan zuen- une aproposa da hau benetan. Sari hau ohorea baino gehiago da, hauspoa, arnasa, adorea, babesa... Askatasuna ezin didazue eman, baina bai indarra, libre izaten jarraitzeko".

thumb_0110
Comments
Add New Search
Write comment
Name:
Email:
 
Website:
Title:
UBBCode:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Please input the anti-spam code that you can read in the image.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

August 2010 September 2010 October 2010
Mo Tu We Th Fr Sa Su
Week 35 1 2 3 4 5
Week 36 6 7 8 9 10 11 12
Week 37 13 14 15 16 17 18 19
Week 38 20 21 22 23 24 25 26
Week 39 27 28 29 30

Saioa hasi

© 2010 Euskaltzaindia.Legal Notice