plazaberri_goi
Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea hil da PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-01-12

Jorge Cortes Izal euskaltzain urgazlea hil da gaur, urtarrilaren 12an,  Iruñean, 79 urte zituela. Ikastolen mugimenduaren bultzatzaile handienetarikoa izan da Jorge Cortes Nafarroan, etengabeko lan isila egiten. Euskalerria Irratiaren sortzaileetarikoa izan zen.

thumb_cortes_zelaia

Jorge Cortes Izal Otsagabian sortu zen, 1930ko apirilaren 25ean.

Batxilergoa Iruñeko Eskolapioetan ikasi zuen. Gero, Iruñeko Merkataritza Eskolan bi urtez ikasi zuen eta -"praktikan, teorian baino interes handiago" zeukanez gero- lanean hasi zen, komertzial moduan. 35 urtez, erretiroa hartu arte, plano-erreproduktoreak, fotokopiagailuak eta horrelako tresneria saltzen aritu zen.

Ama euskalduna zen, baina berak ez zuen ikasi. Euskararekiko zaletasuna, berak azaltzen zuenez, horrexegatik piztu zitzaion, hain zuzen ere: amak bazekielako eta Jorgek berak txikitatik entzun zuelako euskara Otsagabian. Hortik sortu zitzaion ikastolen munduarekiko gertutasuna ere. Izan ere, Ikastolen mugimenduaren bultzatzaile handienetarikoa izan da Jorge Cortes Nafarroan, etengabeko lan isila egiten.

Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko bazkide egin zen, ikastolen aldeko mugimenduan parte hartu ahal izateko.

Iruñean, 1963an egin zituzten Nafarroako lehenengo ikastola zabaltzeko ahaleginak, baina ekimenak ez zuen aurrera egin, eta handik bi urtera, 1965ean, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak ikastola bat eratu zuen, esklusiboki bertako kideen seme-alabentzat. Hasieran Nuestra Señora de Ujué izena zeraman, baina gero Paz de Ziganda izatera pasa zen. Baina Elkartea zatitu egin zen, eta Jorge Cortesen gidaritzapean San Fermin ikastola sortzeari ekin zioten. Ikastola horren buru ere izan zen, gurasoek hautatua eta ikastola honetako lehenbiziko ikasleetakoak izan ziren bere semeak. Laster zabaldu zuten ikastolen mugimendu Nafarroa osora.

Nafarroako Diputazioaren Príncipe de Viana erakundeko "Fomento del Vascuence" sailean parte zuzena izan zuen, euskararen sustatze lanetan eta erakundearen izena zeraman aldizkariaren euskarazko gehigarrian batik bat. Amadeo Marco, Miguel Javier Urmeneta eta abarren laguntza lortu zuen Euskararen Sail horretatik euskara sustatzen eta zabaltzen joateko Nafarroan, eskola munduan bereziki.

Euskalerria Irratiaren sortzaileetarikoa dugu.

1969ko azaroaren 28an, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen.


Sariak, omenaldiak:

  • 1997: Euskalerria Irratiaren Larreko saria
  • "Euskariako" domina
  • 2004ko ekainaren 28an, Noaingo borrokaren urteurrena ospatzeko eginiko ekitaldian, Jose Cortes Izal omendu zuten.
  • 2004ko uztailaren 8an, Nafarroako Ikastolen Elkarteak eta Lizarra Ikastolak omendu zuten
  • 2008ko maiatzaren 18an, Jimeno Jurio saria eman zioten, Artaxoako Kultura Astearen barruan. (Juan Zelaiari ere eman zioten)

 

Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
shangxeov   |2010-07-30 04:21:32
Lots of lovers that are going to get married wedding dresses are searching for an engagement wedding dress ring that may be totally discount wedding dressesdifferent from the typical , they beach wedding dresses
sometimes decide on a platinum traditional  engagement Simple wedding dress. Old-fashioned engagement Modest wedding dress or even vintageElegant wedding dress as they're also regarded tend to be rings more than 50yrs old. These Chinese wedding dress differ as can the time scale for instance you could have Edwardian,Western wedding dress Georgian, Victorian, art deco as well as art  Nouveau timeFormal wedding dress frame engagement rings. Each and every typeInformal wedding dress varies from the other, the thing they alsoWedding dress style have in common would be the stunning colored  gemstoneShort wedding dress variations as well as the attentionTea length wedding dressto fine detail. VintageStrapless wedding dress can also be at times refer...
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

2010 Ekaina 2010 Uztaila 2010 Abuztua
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 26 1 2 3 4
Astea 27 5 6 7 8 9 10 11
Astea 28 12 13 14 15 16 17 18
Astea 29 19 20 21 22 23 24 25
Astea 30 26 27 28 29 30 31

Saioa hasi

© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra