plazaberri_goi
"Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak PDF fitxategia Inprimatu E-mail
Berriak
Egilea: Prentsa Zerbitzua   
2010-02-24

Martxoaren 23an, asteartean, "Hiztegi Batua. Irizpideak, prozedurak eta tresnak" izeneko jardunaldia egingo du Euskaltzaindiak Bilboko egoitzan. Jardunaldi honen helburua Hiztegi Batuko erabakiak hartzeko, Euskaltzaindiak erabiltzen dituen irizpideak, laneko prozedurak eta tresnak erakustea da. Horrekin batera, egun horretan jendaurrean aurkeztuko dira aurrerantzean Euskaltzaindiaren webgunean kontsultagai egongo diren bi tresna lexikal berriak, hain zuzen ere, Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia.

Hiztegi Batuko forma bakoitza erabakitzeko erabili den dokumentazioaren berri ematen duen datu-base bat da Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO), Internet bidez edonork kontsultatu ahal izango duena. Horrela bada, osatuta geratuko da Euskaltzaindiaren webgunean Hiztegi Batuaren inguruko informazio guztia: Orotariko Euskal Hiztegiaren bertsio digitala, XX. mendeko corpus estatistikoa, Hiztegi Batua bera eta honen azpian HBO, orain arte hartu diren erabakien inguruko dokumentazio guztia biltzen duena. Era horretan hobeto ulertuko da erabaki den forma bakoitzaren zergatia.

hiztegibatuajardunaldia_2

Horretaz gain, Lexikoaren Behatokia egitasmoa komunikabideen aurrean aurkeztuko da jardunaldian. Lexikoaren Behatokia egitasmoak ikerketarako eta kontsultarako testu-corpus bat prestatzea du oinarrizko lana, etiketatua eta linguistikoki antolatua. Corpus hori osatzeko hainbat eremu jorratu ditu Euskaltzaindiak, batez ere hedabideak. Hori dela eta, Akademiak hitzarmenak sinatu ditu zenbait komunikabiderekin -Berria, EITB, Argia eta Deiarekin, besteak beste- hauek egunero argitaratzen dituzten euskarazko testuak Euskaltzaindiaren eskuetan jar ditzaten. Asmoa du Akademiak komunikabide gehiagorekin ere bide bera lantzea. Egitasmoa UZEI, Elhuyar eta EHUko Ixa Taldearekin garatzen ari da Akademia.

Martxoaren 23ko jardunaldian honako hizlariak ariko dira: Jose Antonio Aduriz Hiztegi Batuko lantaldearen arduraduna eta Miriam Urkia eta Andoni Sagarna talde horren kideak. Sagarna, gainera, Euskaltzaindiaren Iker sailburua da eta Lexiko Behatokia egitasmoaren zuzendaria.

Jardunaldiak ikuspegi praktikoa izango du. Adibide ugari erabiliko dira kontzeptuak argitzeko, eta partehartzaileek aukera izango dute beren galderak egiteko. Izan ere, azkeneko atalean hizlari eta partehartzaile guztien arteko elkarrizketa bizia lortu nahi da.

Izen-ematea:

Jardunaldia irekia izango da, bai eta doakoa ere. Euskaltzaindiaren aretoaren edukiera mugatua da, eta hortaz, tokia bete arte onartu ahal izango dira eskabideak.

Izena emateko epea martxoaren 18an amaituko da. Izena emateko sakatu HEMEN.

Egitaraua:

  • 9:00-9:30 Andoni Sagarna: Hiztegi Batuaren izaera eta xedea
  • 9:30-10:00 Andoni Sagarna: Erabakien ibilbidea
  • 10:00-10:30 Jose Antonio Aduriz: Erabakiak hartzeko irizpideak
  • 10:30-11:00 Atsedena
  • 11:00-11:45 Jendaurreko aurkezpena: Hiztegi Batu Oinarriduna (HBO) eta Lexikoaren Behatokia
  • 11:45-13:30 Jose Antonio Aduriz: Adibideen azterketa
  • 15:00-15:30 Miriam Urkia: Orotariko Euskal Hiztegia sarean eta PDFn
  • 15:30-16:00 Miriam Urkia: XX. mendeko corpus estatistikoa
  • 16:00-16:30 Andoni Sagarna: Lexikoaren Behatokia
  • 16:30-17:00 Atsedena
  • 17:00-17:30 Miriam Urkia: Hiztegi Batua eta Hiztegi Batu Oinarriduna
  • 17:30-18:30 Partehartzaileen galderak eta ekarpenak
Iruzkinak
Berria gehitu Bilatu
Bittor Hidalgo   |2010-02-25 15:15:37
Egunon!. Nik zaila dut astearte batez joatea, lan kontuengatik (ni bezala jende
asko, noski), baina ezin interesgarriagoa iruditzen zait jardunaldia, nik
behintzat orain artean oso ideia gainetikoa baino eduki ezin izan dudalako.
Horregatik eskatuko nizueke, gaur eguneko bitartekoak kontutan, mesedez
jardunaldiak grabatzea, eta ondoren sarean jartzea ikusgai.

Posible izango
delakoan, eskerrik asko aldez aurretik eta ondo izan

Bittor
Iruzkina idatzi
Izena:
Emaila:
 
Webgunea:
Izenburua:
UBB kodea:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Mesedez sar ezazu irudian agertzen den spamaren aurkako kodea.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."

 
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Hiztegi Batu Oinarriduna

Lexikoaren Behatokia

BBK-Euskaltzaindia literatura ataria

banner_irizar

2010 Ekaina 2010 Uztaila 2010 Abuztua
Al As Az Og Or Lr Ig
Astea 26 1 2 3 4
Astea 27 5 6 7 8 9 10 11
Astea 28 12 13 14 15 16 17 18
Astea 29 19 20 21 22 23 24 25
Astea 30 26 27 28 29 30 31

Saioa hasi

© 2010 Euskaltzaindia. Ikus lege-oharra