|
Akademiaren antolaketa, partaide eta zereginen berri ematen duen "Gida" kaleratu da |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Written by Prentsa Zerbitzua
|
|
Wednesday, 28 July 2010 10:08 |
|
Euskaltzaindiaren antolaketa, helburuak, partaideak eta zereginak zein diren azaltzen duen Gida argitaratu berri du Akademiak, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Gida - Guía - Guide - Guide book izena duen argitalpen berri honek lau atal nagusi ditu:
Honetaz gain, liburuki honen nondik norakoa zehazten duen Xabier Kintana idazkariaren atarikoa ere badago. Bertan, Akademiak norentzat egin duen Gida azaltzen du Kintanak: "Gure hizkuntzaren Akademiaren osaera eta funtzionamenduaren lerro nagusiak jakiteko interesa duten guztiei nahi genuke liburu hau, bere laburrean, lagungarri gertatzea".

|