|
Euskaltzaindiaren webguneak 37.118 bisita izan ditu abuztuan |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Written by Informatika Zerbitzua
|
|
Tuesday, 07 September 2010 11:00 |
|
Euskaltzaindiaren webguneak 37.118 bisita izan ditu abuztuan zehar. Hil berean, webguneko orriek 385.051 bistaratze izan ditu.
Ohi bezala, Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

|
|
|
Euskaltzaindiaren webguneak 45.400 bisita izan zituen uztailean |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Written by Informatika Zerbitzua
|
|
Monday, 06 September 2010 11:13 |
|
Euskaltzaindiaren webguneak 45.400 bisita izan zituen uztailean. Bestalde, webguneko orriek 413.796 bistaratze izan zituzten hil berean.
Akademiaren webgunean gehien bisitatutako edukiak Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA) eta Hiztegi Batua izan ziren. Hauek dira datuak:

|
|
Joana Albreten biografia bat |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Written by Pruden Gartzia
|
|
Friday, 03 September 2010 10:17 |
|
Iruzkindu nahi dugun liburua duela berrogei urte baino gehiago argitaratua zen, Estatu Batuetan, eta 1979an frantsesera itzuli bazen ere, badut errezeloa gaur egun ez dela oso ezaguna gure artean. Neuk ere ez nuen haren arrastorik harik eta, berriki, John Elliott historialari ingelesak gomendatua ikusi nuen arte. Euskal Herrian bertan gutxienez lau biblioteka publikotan aurkitu daitekeen arren (Azkue Biblioteka, Deustuko Unibertsitatekoa, Nafarroako Unibertsitatekoa eta Baionako Udal Liburutegia), ez da, dena dela, eskuratzeko erraza. Hala ere, hura atzeman eta irakurtzeko lana hartzen duenak nekez esan ahal izango du denbora alferrik galtzen ibili denik, liburu zinez ederra baita alderdi guztietatik, ondoren erakusten saiatuko garen bezala.
|
|
2010eko Gasteizko urre dominak |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Written by Manu Ruiz Urrestarazu
|
|
Thursday, 02 September 2010 09:14 |
|
Urtero egiten den moduan aurten ere, eta Andre Mari Zuriaren egunean, abuztuaren 5ean, Gasteizko Udalak hiriko urre dominak Zulueta jauregiko lorategian banatu zituen. Aurtengo sarituak Artean ospe handiko izan ditugun Chillida eta Peña Gantxegi izan dira. Eduardo Chillida Juantegi eskultorea eta Luis Pedro Peña Gantxegi arkitektoa gizon ospetsu izan zitzaizkigun bizi ziren bitartean eta gero ere bai, haien obrek gurekin baitiraute beren materialitate gogorrean eta beraien espiritualitate bigunean.

|
|
Read more...
|
|
Abuztuan ez da argitaratuko "Plazaberri" |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Written by Prentsa Zerbitzua
|
|
Friday, 30 July 2010 10:19 |
|
Gaur, uztailaren 30ean, argitaratu dugu kurtso honetako azken berria. Abuztuan, Plazaberri ez da kaleratuko. Irailaren lehen astean itzuliko gara.
Ondo izan!
|
|
|
|
|
<< Start < Prev 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Next > End >>
|
|
Page 1 of 83 |