|
Jean-Louis Davant, euskaltzain emeritu |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Idazkaritza
|
|
2010-07-29 |
|
Uztailaren 23an, Donostian egindako osoko batzarrean, Euskaltzaindiak euskaltzain emeritu izendatu du Jean-Louis Davant euskaltzain osoa. Emeritu izateko, 75 urte beteak izan behar dituzte eskaltzain osoek.
Jean-Louis Davant 1935eko uztailaren 5ean jaio zen, Ürrüstoin (Zuberoa). Laborantzan ingeniaria da. Hazparneko Laborantza Ikastetxean irakasle izana da eta gaur egun jubilatua dago. Enbata mugimendu abertzalearen bultzatzaileetariko bat izan zen. Idazlea da, eta pastoral-antzerki askoren egilea.
Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen 1975eko otsailaren 28an.
Euskaltzaindiaren Arautegiaren eta Barne Erregelen arabera, emeritu izendatzearen ondorioz sortzen den hutsartea betetzeko, ondorengo bi osoko batzarretan aurkez daitezke hautagaiak, eta hirugarren batzarrean egingo da bozketa. Beraz, iraileko eta urriko batzarretan aurkez daitezke hautagaiak, eta azaroko batzarrean gauzatuko da bozketa.
Jean-Louis Davantek zuberera ordezkatzen duenez, hautatuko den euskaltzain osoak zubereraduna izan behar du.

Jean-Louis Davant: "Euskaltzaindiari esker onez"Â 45,88 Kb
|
|
|
"El Diario Vasco" egunkariaren eta Euskaltzaindiaren arteko lankidetza-hitzarmena |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
|
2010-07-29 |
|
El Diario Vasco egunkariak eta Euskaltzaindiak urte bateko iraupena duen lankidetza-hitzarmena sinatu dute. Hitzarmen horren ondorioz, besteren artean, El Diario Vasco egunkariak 2000. urtetik hona ekoiztu duen euskarazko testu-masa osoa Euskaltzaindiaren eskuetan jarriko du, Akademiak Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan.
Hitzarmenak bi erakundeen arteko elkarlana sustatzea du helburu, bereziki euskararen normalizazioari buruzko proiektuak gauzatzeko eta Euskaltzaindiak euskararen arloan ezarritako arauak zabaltzeko eta komunikabideen bidez egoki plazaratzeko.
|
Â
 |
 |
|
|
Gehiago irakurri...
|
|
Euskaltzaindiaren 2009ko Oroitidazkia euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
|
2010-07-28 |
Euskaltzaindiak 2009ko Oroitidazkia argitaratu du lau hizkuntzatan: euskaraz gain, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Lan hori Euskaltzaindiak 2009an egin zituen lanen berri ematen duen txostena da eta paperean zein PDF formatuan eskaintzen da.
2009ko Oroitidazkiak ondoko atalak ditu: Xabier Kintana Akademiaren idazkariaren sarrera, Erakundearen jarduerak, Batzorde eta egitasmoak, Erakunde zerbitzuak eta Herri Administrazio eta erakundeak.
Argitalpen digital hau "Erakundearen berri" sailean kontsulta daiteke, Oroitidazkiak atalean.

Â
Â
|
|
Akademiaren antolaketa, partaide eta zereginen berri ematen duen "Gida" kaleratu da |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Prentsa Zerbitzua
|
|
2010-07-28 |
|
Euskaltzaindiaren antolaketa, helburuak, partaideak eta zereginak zein diren azaltzen duen Gida argitaratu berri du Akademiak, lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. Gida - GuÃa - Guide - Guide book izena duen argitalpen berri honek lau atal nagusi ditu:
Honetaz gain, liburuki honen nondik norakoa zehazten duen Xabier Kintana idazkariaren atarikoa ere badago. Bertan, Akademiak norentzat egin duen Gida azaltzen du Kintanak: "Gure hizkuntzaren Akademiaren osaera eta funtzionamenduaren lerro nagusiak jakiteko interesa duten guztiei nahi genuke liburu hau, bere laburrean, lagungarri gertatzea".

|
|
Exonomastika batzordearen aurkezpena Euskaltzaindiaren Osoko Batzarrari |
|
|
|
|
Berriak
|
|
Egilea: Alfontso Mujika
|
|
2010-07-27 |
|
Uztailaren 23an, Donostiako Foru Aldundiaren egoitzan, Euskaltzaindiak uztaileko osoko batzarra egin zuen. Bilera horretan, Exonomastika batzordeak bere lanaren aurkezpena egin zuen, eta Euskaltzaindiak azken 20 urteotan exonomastikan egin dituen lanak, batzordearen historia, lan-prozedurak, emaitzak, gaur egungo egoera eta etorkizunerako asmoak azaldu zituen. Aurkezpenari laguntzeko, hainbat datu eta irudi erabili ziren.
Aurkezpena Jose Luis Lizundia batzordeburuak eta Alfontso Mujika idazkariak egin zuten.
Hona hemen aurkezpenean erabili zen dokumentua.

Aurkezpena: Exonomastika batzordea 3,28 Mb

|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
1 / 82 |