Orain dela mende erdi bat, 1958ko abuztuan, Bizkaiko Lehen Bertsolari Txapelketa egin zen, Euskaltzaindiak antolaturik. Alfontso Irigoien euskaltzaina ibili zen antolakuntza lanetan.
Txapelketa abuztaren 24an egin zen, Bilboko Areatzan, txapelduna Balendin Enbeita izan zelarik. Juan Ormaetxea "Taket" izan zen txapeldunordea, Jose Alberdi hirugarren geratu zen, Asensio Bidaurrazaga laugarren, Eusebio Zubiaga bosgarren, eta azken biak Pedro Kastrejana eta Florentzio Zarraga izan ziren.
2008ko txapelketa aurkezteko egin zen prentsaurrekoan -abenduaren 15ean, Durangon- hori guztia gogoratu zuen Jose Luis Lizundia euskaltzain oso eta diruzainak. Harekin batera Jon Azpillaga bertsolaria, Karmelo Uriarte Bizkaiko Bertsozale Elkarteko lehendakaria eta aurtengo zortzi finalistak izan ziren.
Jakina denez, Igor Elortza izan da 2008ko txapelduna.