Euskaltzaindiak Zuzendaritza berria du
Euskaltzaindiak Zuzendaritza berria du. Jakina denez, 2012ko urriaren 18an, Bilbon, Akademiaren egoitzan egin zen bilkura berezian, datozen lau urtetarako Zuzendaritza berria aukeratu zuen Euskaltzaindiak. Gaurtik aurrera, hots, urte berriarekin batera, Zuzendaritza talde berria hasi da lanean.
Hau da Akademiaren Zuzendaritza berria:
- Euskaltzainburua: Andres Urrutia
- Euskaltzainburuordea: Xarles Videgain
- Idazkaria: Xabier Kintana
- Diruzaina: Sagrario Aleman
- Iker Sailburua: Adolfo Arejita
- Jagon Sailburua: Jean-Baptiste Coyos