Plazaberrin harpidetu:

Sare sozialetan:

Twitter

Plazaberri

Larry Trasken oroimenez

Urtero Larry Trask hizkuntzalariaren omenez eskaintzen du Erresuma Batuko Birminghameko Unibertsitateak euskal munduari buruzko hitzaldi bat. Trask Birminghamen inoiz irakaslea izan ez bazen ere, alargunak bere euskal paperak han utzi ditu gordailuan, Birminghamek urteotan euskara klaseak eta euskal kulturari buruzkoak eskaini ditu eta. Hitzaldi-sorta horretan aurtengoa izan da hirugarrena.

Oraingoan Euskaltzaindiko Euskararen Historia Sozialaren egitasmoan lan egiten duen Nick Gardner gonbidatu dute, Unibertsitatearen izenean, ikasketa hispanikoetan goi-irakaslea den Aengus Ward-ek eta bertako euskal ikasketen hizkuntza-tutorea den Gorka Mercerok. Martxoaren 4an Gardner-ek bi orduko mintegia eman zien gaztelania filologiako ikasleei, oinarriz Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sistemaren euskalduntzeaz, Euskaltzaindiari buruz ere hainbat azalpen emanez. Ondoko egunean Trasken oroimenez eman zuen euskararen estatusari buruzko hitzaldi irekia.

Gorka Mercero Nick Gardner Aengus Ward txikia

Nick Gardner: "In memory of R. L. Trask" (PDF, 233,13 KB)

 

Euskaltzaindia Mauleko II. Libürüaren Egünean izan da

Joan den larunbatean, martxoaren 16an, Mauleko II. Libürüaren Egüna egin zen. Euskaltzaindiak parte hartu zuen, eta saltoki bat jarri. Bertan, nobedadeez gain, Zuberoako hainbat gai jasotzen duten liburuak erakutsi zituen Akademiak.

Aurtengo edizioaren gai nagusia emakumea eta literatura izanik, gai honen inguruan ekitaldi ugari egin ziren egun osoan zehar. Miren Agur Meabe idazle eta euskaltzain urgazleak olerki batzuk irakurri zituen, eta mahai-inguru batean hartu zuen parte. Jean-Baptiste Coyos eta Jean-Louis Davant euskaltzain osoak Libürüaren Egünean izan ziren, eta Andres Urrutia euskaltzainburua ere Maulera joan zen.

IMG 1149 txikia

 

Iñaki Eizmendi "Basarri"-ri gorazarre, haren jaiotzaren mendeurrenean

Aurten beteko da Iñaki Eizmendi Manterola “Basarri”-ren jaiotzaren mendeurrena. Horren haritik, bertsolari, kazetari eta ohorezko euskaltzaina izan zenaren omenezko egitarau zabala prestatu dute hainbat erakundek, urte osoan zehar egiteko. Apirilean hasi eta azaroa bitartean burutuko da egitaraua, eta, besteak beste, hitzaldiak eta bertso saioak egingo dira. Azaroan izango dira ekitaldi garrantzitsuenak: Basarriri buruzko erakusketa eta "Basarritik Azken Portura" jaialdia. Hilaren 28an, Euskaltzaindiaren Herri Literatura batzordeak ageriko ekitaldi bat egingo du, eta 29an Akademiak Osoko Bilkura egingo du Zarautzen.

Horren guztiaren aurkezpena atzo, martxoaren 14an, egin zen Zarautzen. Bertan, "Basarri" omendu nahi duten erakunde guztietako ordezkariak izan ziren: Gari Berasaluze Zarauzko Udaleko Kultura zinegotzia; Garazi Lopez de Etxezarreta Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria; Iñaki Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko presidentea; Jose Maria Arrazola Eusko Ikaskuntzako Gipuzkoako presidenteordea; Iñigo Manzisidor "Motxian" Bertso Eskolako zuzendaria; Zarautz Abesbatzaren ordezkariak; eta "Basarri"-ren senitartekoak. Euskaltzaindiaren izenean Andoni Sagarna Gipuzkoako ordezkaria izan zen.

basarri mendeurrena txikia  20130314 7

 

 
HasieraAurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa Amaiera