Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoa

Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36 eta Gipuzkoan ere 36, Nafarroako Foru Erkidegoan: 27 herri, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12.

1987an hasi zen Euskaltzaindia inkestak egiten eta 1992an amaitu. 1993an, inkestatan jasotako datuak informatizatzen hasi ziren.

  • Zuzendaria: Arejita, Adolfo
  • Arduradunak:
  • Teknikariak:
    • Abaroa, Aritz
    • Intxaurbe, Gorka
    • Jauregizar, Amaia
  • Aholkulariak:
    • Atutxa, Isaac
    • Etxaide, Ana Maria
    • Etxebarria, Jose Maria

Tokian tokiko hizkuntza erregistroak bildu, sailkatu eta era kontsultagarrian erabiltzaileen eskura ipintzea da gure egiteko nagusia. EHHA deritzaguna da helburu hori betetzeari buruz oraindino bideratu den egitasmorik mardulena. Nazioartean homologaturiko metodologia baten bidez, batez ere lexikografia alderdia, baina baita ere gramatika alderdia ukitzen duen inkesta erraldoi batez baliaturik burutu den lana. Bilketa lana 80ko hamarkada inguruan burutua da. Balio ikaragarria du corpus honek, batez ere, ordutik 30 urtera bilketa bera egitea ezinezko litzatekeelako.