Gasteizko Toponimia egitasmoa

Gasteizko udalerriko toponimo guztiak sistematikoki jasotzea da Gasteizko Toponimia egitasmoaren helburua, hala nola, galduta edota desitxuratuta dauden toponimo ugariak berreskuratzea. 1996an hartu zuen bere gain Euskaltzaindiak Gasteizko toponimia berreskuratzeko lana, urte berean Gasteizko Udalarekin izenpetutako lankidetza hitzarmenaren baitan.

  • Zuzendaria: Salaberri, Patxi
  • Teknikaria: Hitzarmena (Martínez de Madina, Elena)

Gasteiz udalerriko toponimia historikoa eta egungoa (XIV. mendetik XXI. mendera artekoa) jasotzea, aztertzea eta arautzea da Gasteizko toponimia egitasmoaren helburua. Kontuan izan behar da udalerriak hiria bera eta 64 herrixka hartzen dituela. 400.000 toponimo-erregistroz osaturiko datutegian oinarritzen da ikerketa, eta bi urtetik behin liburuki bat argitaratzen da Onomasticon Vasconiae bilduman. Egitasmo hau Euskaltzaindiak eta Gasteizko Udalak sinatutako lankidetza-hitzarmenari esker gauzatzen ari da.