Getariako Udalak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dute, herriko toponimia normalizatzeko

Getariako Udala eta Euskaltzaindia elkarlanean arituko dira, herriko toponimia biltzeko, arautzeko eta normalizatzeko. Helburu horrekin, joan den larunbatean, ekainaren 23an, bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Nika Lertxundi Getariako alkateak eta Andoni Sagarna Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkari eta Iker sailburuak.

Ikerketa Getariako boluntario talde batek egingo du, eta tutoretza lana Euskaltzaindiaren Onomastika Zerbitzuak. Lanaren amaieran, Geograma enpresak egingo duen herriko mapa toponimikoa argitaratuko da.

thumb_ikurra

getaria
 

Idatzi iruzkina


Segurtasun-kodea
Freskatu