Herri Literatura

Herri Literatura Jardunaldietako Antologia

Aurkezpena

Euskaltzaindiko Herri Literatura batzordeak euskal herri-literaturaren adierazpenak aztertzen ditu: adibidez, bertsolaritza, paremiologia (esaera zaharrak, atsotitzak...), herri-antzerkia, euskal fraseologia (esapideak, kolokazioak eta beste), kantu laburrak, herri-prosa eta ahozkotasuna.

«Paregabeko altxorra da herri-literatura. Hor dago bildua gure tradizioa, eta tradizioa aintzat hartu gabe ez dago etorkizuna eraikitzerik. Ahozko euskarak eta ahozko euskararen munduak eutsi diote bizirik euskarari: hortxe landu eta ondu da euskara eta, oro har, euskal kultura, eta hori ezagutu gabe ez dago aurrera egiterik». Horrelaxe adierazi zuen Pello Esnalek, laburki, Herri Literatura batzordekide guztien iritzia.

Herri Literatura batzordekideak

  • Burua(k): Pello Esnal, Juan Mari Lekuona(†) eta Antonio Zavala(†).
  • Idazkaria: Joxe Ramon Zubimendi
  • Kideak: Joxe Mari Aranalde(†), Antton Aranburu, Adolfo Arejita, Juan Manuel Etxebarria, Jesus Mari Etxezarreta, Alfontso Irigoien(†), Joxemari Iriondo, Mixel Itzaina, Jabier Kalzakorta, Emile Larre, Abel Muniategi, Xabier Perez "Euzkitze" eta Patziku Perurena.

Herri-literaturari buruzko jardunaldiak

Euskaltzaindiak 1989an egin zuen herri-literaturari buruzko lehen jardunaldia, eta 2005ean azkena (oraingoz). Hauek dira, urtez urte eta jardunaldiz jardunaldi, bilera ireki horietan landutako gaiak:

  • Villabonan, 1989an, Kontapoesia.
  • Donostian, 1992an, Herri-narratiba.
  • Oiartzunen, 1994an, Ahozkotasuna.
  • Durangon, 1996an, Paremiologia.
  • Tolosan, 1998an, Herri-antzerkia.
  • Bilbon, 2000n, Euskal fraseologia.
  • Eibarren, 2002an, Kantu laburrak.
  • Donostian, 2005ean, Herri-prosa eta ahozkotasuna.

Euskaltzaindiak denon eskura jarriak ditu, urtean urteko Euskera aldizkarian edota separata banatan argitaratuz (baita Interneten ere), jardunaldi horietako hitzaldi guztiak.

Herri-literaturari buruzko jardunaldien antologia

Euskaltzaindiak, oraingo honetan, jardunaldi horietako ekarpenik mamitsuenak batu eta argitaratu ditu, antologia gisa. Hemen dira, beraz, Herri Literatura batzordeak antologia honetarako banan-banan eta aho batez aukeratutako hitzaldiak eta gaiak: altxor handiaren lekuko txiki horiek ez dira lagun txarrak, noski, tradiziotik etorkizunerako zubia egiteko, euskal herri-literatura ezagutuz aurrera egiteko.

Gizalegez, eskerrik asko Joakin Berasategi eskuzabalari, editore herri-literatura zale horrek Euskaltzaindiari oparitutako artxibo marduletik hartu baititugu bertsolarien-eta argazkiak.

Joxe Ramon Zubimendi Imaz
Herri Literatura batzordearen idazkaria


Herri-literatura jardunaldietako hitzaldi hautatuen zerrenda: aipamen bibliografikoa

Dokumentu guztiak jaitsi

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper