Gaur, martxoaren 6an, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan, Akademiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzten Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak banatu dira. Sariok Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eman dituzte.
Hauek dira 2013ko saridunak:
A mailan, narrazioan: lehen saria, Mundiala!, Maddi Aiestaran; bigarren saria: Zintzoa izateko ipuina, Olatz Bereziartua; hirugarren saria: Martinaren ibilbidea, Anne Agirre.
A mailan, olerkian: lehenengo saria: Egunsentia, Lorea Azpiazu; bigarren saria: Ezer ez da betiko, Naia Ordorika; hirugarren saria: Parkea, Aiora Amenabar.
B mailan, narrazioan: lehen saria: Janis Joplin, sudur gorriak eta arrautza frijituak, Lourdes Ondaro; bigarren saria: Lagun minak, Markel Txasko; hirugarren saria: Egunari beldur, Ane Saiz.
B mailan, olerkian: lehen saria: Lehertu, atertu, desertu, Maialen Akizu; bigarren saria: Amaraunak, Inhar Esnaola; hirugarren saria: Itzaldu, Maialen Akizu.
Azkue Sarien helburu nagusia idazle gazteak literatura mundura erakartzea da. Aurtengo epaimahaikoak hauek izan dira:
- A mailan: Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta.
- B mailan: Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta.