Prénoms trouvés :

2 résultats pour la recherche KATALIN

Basque Espagnol Français Sexe
KATALINCatalinaCatherineFéminin
Grezierako Ekaterine izenetik dator. Kristauen artean aski erabilia izan zen, khataros (´garbia´) hitzarekin lotu baitzen. Honela deitzen diren bi santa daude, Sienakoa eta Alexandriakoa, azken hau delarik ezagunena, bere martirioan erabilitako gurpil horzdunari izena eman ziolako. Lehen aldiz 1529an aurkitu dugu (Catalin, Elizondo, N). Jaia martxoaren 24an da. Hipokoristiko ezagunenak Kattin eta Kattalin dira. Aldaerak: Katalina, Katarina, Katelina, Katerin, Katerina, Katariñe (Sabino Aranak eta Koldo Elizaldek argitaratuko Santu Izendegia), Katrin eta Katixa. Baliokideak: Catalina (gaz.) eta Catherine (fr.). Ikus Marikatxalin.
KATALINACatalinaCatherineFéminin
Lehen aldiz Berroetan (N) aurkitu dugu izen hau, 1509. urtean (Catalina). Ikus Katalin.

Oharra: Hemen biltzen diren izenak Onomastika batzordeak emandako irizpen eta gomendioak dira. Bestalde, izen askoren azpian ematen diren argibideak izenaren jatorriari buruzko azalpen osagarri hutsak dira.