Pertsona-izenak

Bilatu

Aurkitutako izenak:

1 emaitza OBEKO bilaketarentzat

Euskara Gaztelania Frantsesa Sexua
OBEKOGizonezkoa
Erdi Aroko euskal izen arrunte-netakoa. 804. urtean Valpuestako elizbarrutia sortu zenean Obeco zen lekukoetako bat. 932an Obeco-k eta bere anaiak Añanan (A) zeuzkaten lurrak saldu zituz-ten. Franko erabilia izan zen Euskal Herri osoan, eta dokumentazioan nonahi agertzen da. Toponimian ere utzi du aztarna: Udan (Trebiñon) eta Sopuertan (B) Obekuri (´Obekoren hiria´ jatorriz) deituriko kontzeju eta auzoa ditugu, hurrenez hurren. A. Irigoienen ustez on adjektiboaren hobe konparatiboa dago oinarrian. Bukaeran Eneko izenean agertzen den -ko atzizki hipokoristikoa dugu ikertzaile bizkaitarraren arabera.

Oharra: hemen biltzen diren izenak Onomastika batzordeak emandako irizpen eta gomendioak dira. Bestalde, izen askoren azpian ematen diren argibideak izenaren jatorriari buruzko azalpen osagarri hutsak dira.

Arduradunak

Onomastika batzordea

Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.