Onomastika
Baliabide zerrenda
Aurkitutako izenak:
1 emaitza ziortza bilaketarentzat
| Euskara | Gaztelania | Frantsesa | Sexua |
|---|---|---|---|
| ZIORTZA | Andrezkoa | ||
| Markinako (B) Bolibar auzoan dagoen kolegiata eta Donejakue bideko antzinako ospitalea. Kondairak dioenez, 968. urteko abuztuaren 15ean arrano batek Gernikako Andre Mariaren elizako buruhezur bat hartu eta hegan Ziortza-raino eraman zuen, XIV. mendean kolegiata -Bizkaiko bakarra- izango zen eliza sortu zuten lekuraino hain zuzen ere. Izenaren osagaiak *zinaurri, ziaurri landare izena eta -tza toki-ugaritasunezko atzizkia dira (1082. urtean Cinaurriza dokumentatzen da). | |||
Oharra: hemen biltzen diren izenak Onomastika batzordeak emandako irizpen eta gomendioak dira. Bestalde, izen askoren azpian ematen diren argibideak izenaren jatorriari buruzko azalpen osagarri hutsak dira.