Arau guztiak - Euskaltzaindiaren Arauak

199 emaitza.

0.- Ortografia (Luis Mitxelena) (Idazkera eta morfologia)

1.- Bat-batean, behinik behin, batik bat (Idazkera eta morfologia)

Beraz, Euskatzaindiak hau erabakitzen du: idatz dadila euskara batuan bat-batean (eta halaber bet-betan), eta ildo beretik bat-bateko eta bat-batekotasun; orobat, idatz dadila euskara batuan behinik behin eta batik bat.

2.- Baitu, baikara, bainaiz (Idazkera eta morfologia)

Bait partikula, kasu guztietan, aditzari atxikia idatz dadila: bai­naiz, baikara, baitoaz, e.a., eta ez *bai(t) naiz, *bai(t) gara, *bai(t) doaz, e.a.

3.- Aurrealde edo aurreko alde (Idazkera eta morfologia)

Erabil daitezela, oraintsu arte egin den bezala, esapide osoak: aurreko alde, atzeko alde, barruko alde, gaineko alde, azpiko alde, goiko alde, beheko alde, kanpoko alde e.a., edota forma atzizkidun jatorrak: aurrealde, atzealde, barrualde, gainalde, azpialde, goialde, behealde, kanpoalde e.a.

4.- Hau guz(t)ia (Sintaxia)

Euskaltzaindiak gogorarazi nahi du hau guz(t)ia, bide hartan guz(t)ian, horiekin guz(t)iekin eta kidekoak hobestekoak direla batasunaren izenean. Eta orobat gauza hauek guz(t)iak eta honen kidekoak. Beraz, hau guz(t)ia eta guz(t)i hau esapideen artean, lehena da hobesten dena. Eta berdin gertatzen da bide hartan guz(t)ian / bide guz(t)i hartan, horiekin guz(t)iekin / guz(t)i horiekin eta hauen antzeko bikoteetan. Denetan lehen aldaera da hobestekoa.

Hala ere, hau guz(t)ia eta hori guz(t)ia formekin batera hau guz(t)iau eta hori guz(t)iori ere oso bidezkoak dira (ez, ordea, *gizonau bezalakoak, jakina). Halaber, hauek guz(t)iok, horiek guz(t)iok, (gauza) hauek guz(t)iak, horiek guz(t)iak eta haiek guz(t)iak formak.

5.- Ene/nire, nirekin, niri (Idazkera eta morfologia)

Hauxe da, hortaz, Euskaltzaindiaren erabakia: ni izenordainaren noren kasuan nire erabil dadila (eta, jakina, niretzat, nirekin), eta orobat ene, maila jasoan bederen; nori kasuan niri erabil dadila.

6.- Arrain, usain, artzain (Idazkera eta morfologia)

Hortaz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: -ain eta -ai aldaerak dituzten hitzetan -ain formak erabil daitezela; hau da, arrain, usain, zain, (eta honen eratorriak diren artzain, atezain, diruzain, itzain, ertzain, gotzain e.a.), dohain, eta orobat, orain idatz daitezela euskara batuan; baina beste sail batekoa denez gero mahai, eta ez mahain, idatz dadila.

7.- Zenbakien idazkeraz (Idazkera eta morfologia)

8.- Zenbakien deklinabideaz (hiru, lau) (Idazkera eta morfologia)

9.- -Zio (Idazkera eta morfologia)

Hortaz, Euskaltzaindiak -zio, -zino, -ziño, -zinoe edo -zione aldaeren artean -zio aldaera (hots, amorrazio, begitazio, debozio, instalazio, integrazio, zibilizazio, administrazio, segizio, barkazio, bezalako formak) hobesten du euskara baturako.

10.- Nornahi, nonahi, non-nahi (Idazkera eta morfologia)

Beraz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: galdetzaile batez eta nahi partikulaz osaturiko esapideak hitz bakar batean idatz daitezela: zernahi, nornahi, nornahik, nolanahi, noranahi e.a. Aldiz, lehen osagaia n-z, t-z edo k-z bukatzen bada, hitz batean (nonahi, zenbanahi, nondinahi, nonahitik), edo marratxo baten bidez bereziak (non-nahi, zenbat-nahi, nondik-nahi, non-nahitik) idatz daitezke.

11.- Nor/nortzuk, zer/zertzuk, zein/zeintzuk (Idazkera eta morfologia)

Euskaltzaindiak, kontuan harturik forma atzizkidunak (nortzuk, zertzuk, zeintzuk) literatura tradizio jakin bati lotuak daudela, hau erabakitzen du: nor, zer eta zein formei lehentasuna ematea. Ez ditu, ordea, atzizki pluralgileak dituzten formak inola ere gaitzesten. Orokorki duten izaera markatua aitortzen zaie soil-soilik, eta modu horretan -forma markatu gisa esan nahi da- aurkezten, bai eta onesten ere.

Edonola ere, forma hauen deklinabideko paradigmak hauek dira: nortzuk, zertzuk, zeintzuk (abs), nortzuek, zeintzuek, zertzuek (erg), nortzuei, zertzuei, zeintzuei (dat), e.a.

12.- Bat eta batzuk-en deklinabidea (Idazkera eta morfologia)

Hortaz, literatura tradizioaren bilakaera hau gogoan harturik, leku-denborazko kasuei dagokienez, forma hauek erabakitzen ditu Euskaltzaindiak euskara baturako (kontuan izan bata, batak eta halakoak beste hitzaren agerraldi mugatu baten eraginpean bakarrik erabiltzeko direla):

Mugagabea Mugatua
bat bata
batek batak
bati batari
baten bataren
batentzat batarentzat
batekin batarekin
batez bataz
batean, baten batean
bateko bateko
batera batera
batetik batetik

Hortaz, forma hauek erabakitzen ditu Euskaltzaindiak batzuk-en deklinabideari dagokionez:

  • batzuk
  • batzuek
  • batzuei
  • batzuen (batzuengan,batzuengana, batzuengandik, batzuen baitan, e.a.)
  • batzuekin
  • batzuez
  • batzuentzat
  • batzuetan
  • batzuetako
  • batzuetara
  • batzuetatik (-tarik)

13.- Lerroz aldatzean marratxoak nola jarri (Idazkera eta morfologia)

Euskaltzaindiak hitzak silabaka zatitzea gomendatzen du.

14.- Adizki alokutiboak (hikako moldea) (Aditza)

15.- Partitiboaren erabilera okerra (Sintaxia)

Erabil bedi partitiboa euskaraz, beti erabili izan den gisa, hau da, artikulurik gabe (lagunik, lanik, ahuntzik, e.a.) eta pluralik gabeko komunztadura eginez aditzarekin (dugu, dute, genuen, e.a.).

16.- Zu izan ezik (Sintaxia)

Erabil bedi formula osoa, izan ezik, eta ez ezik bakarrik, eta aurreko sintagmak har beza dagokion kasu marka. Nolanahi ere, ergatiboaren kasuan zilegi da absolutibo kasua erabiltzea.

17.- Euskal alfabetoaren letren izenak (Idazkera eta morfologia)

Letra Izena
a a
b be
c ze
d de
e e
f efe
g ge
h hatxe
i i
j jota
k ka
l ele
m eme
n ene
ñ eñe
o o
p pe
q ku
r erre
s ese
t te
u u
v uve
w uve bikoitza
x ixa
y i grekoa
z zeta

18.- Ordinalen eta banatzaileen idazkera (Idazkera eta morfologia)

Laburbilduz, hortaz, hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia:

  1. Ordinaletan “garren” ahoskatzen den bakoitzean puntua jar bedi haren ordainean: Atano X.arekin, XX. mendean, 12. mendean.
  2. Oso-osorik letraz idazteko orduan arazoak sor ditzaketen ordinalek honela egiten dute: hogeita batgarren, hirurogeita batgarren. Hala ere, bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren, e.a. idatziko da.
  3. Distributiboak, -na baliatuz osatzen direnean, honela idazten dira: bana, bosna, ehuna, mila bana, zenbana, e.a. Hauen aldaerak ere (borzna) berdin idatziko dira.

19.- Benetako. Ohiko (Idazkera eta morfologia)

Beraz, hau da Euskaltzaindiak erabakitzen duena: idatz dadila euskara batuan benetako (eta ez benetazko). Ohiko/ohizko bikoteari dagokionez, Euskaltzaindiak, inolako aukerarik egin gabe, gogorarazi nahi du ohiko dela tradizioan nagusitzen dena eta Iparraldean gaur bizi den forma bakarra.

20.- Betiko eta horren kideak (Idazkera eta morfologia)

Honenbestez, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: Idazleen erabilera eta deklinabideko egituratze formala kontuan hartuta, garbi dago betiko dela forma egokia Euskal Herri osoari begira eta aditzondoa + ko forma dela hobetsi beharrekoa. Hortaz, gaurko, biharko... bezalaxe, atzoko, etziko, sekulako, luzaroko eta betiko bezalako formak dira aditzondoentzako hobesten direnak.

21.- Arabera (Idazkera eta morfologia)

Beraz, euskara baturako erabakitzen den forma bakarra arabera da esapide gisa erabiltzeko.

22.- Iritzi (Idazkera eta morfologia)

Beraz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: iritzi erabil bedi aditz nahiz izen gisa.

23.- Arazi (Sintaxia)

Beraz hau da arauaren forma berria:

  1. Aditz “arazleak” eratzeko, arazi aldaera gomendatzen du Euskaltzaindiak, salbuespen bakarra adierazi delarik.
  2. Aurreko aditzari lotua idatziko da beti arazi: harrarazi, erorarazi, iraunarazi, hilarazi, betearazi, galarazi, geldiarazi, ezagutarazi, nabarmenarazi, ihardetsarazi, inarrosarazi.
  3. Zenbait aditzen aldaera t-dunak, hots, sortarazi, agertarazi eta kidekoak, sorrarazi, agerrarazi eta kidekoak bezain zilegizkotzat hartzen dira.
  4. Arazi-ren aurreko aditza a bokalaz amaitzen baldin bada, a biekin bat egingo da: aldarazi, benedikarazi, jokarazi, koordinarazi, obligarazi, sozializarazi.

24.- Ba- eta gabe-ren idazkera (Idazkera eta morfologia)

Horrenbestez, hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia: elkarturik idatzi behar da ba-, baina bereiz gabe.

25.- Hitz elkartuen osaera eta idazkera (Idazkera eta morfologia)

Beraz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia:

  1. Bereiz idatziko dira:

    — aposizioak (Bidasoa ibaia),
    egin, eman, hartu eta eragin aditzekin osatzen diren aditz elkarteak (lo egin),
    etxez etxe moduko bikoiztapenak,
    egin berri modukoak,
    mahai gainean gisako posposizioak,
    — bigarren osagaia bila, eske edo falta duten elkarteak,
    — lehen osagaia erdal, euskal, giza eta itsas duten elkarteak, ihartuak ez diren neurrian,
    — lehen osagaiaren amaierako >a< galtzen denean (biologi azterketa).

  2. Marrarekin idatziko dira:

    gorri-gorria moduko bikoiztapen indargarriak,
    apurka-apurka bezalako bikoiztapenak,
    seme-alabak, zuri-gorri modukoak,
    barra-barra, plisti-plasta bezalakoak,
    Ezkio-Itsaso moduko leku izen elkartuak (bi hizkuntzatan ematen direnean, ordea, ez: Lizarra / Estella).

  3. Loturik idatziko dira:

    jarleku moduko elkarteak,
    aldagaitz bezalako izaera elkarteak,
    odolustu moduko izen-elkarte arruntak,
    — bigarren osagaia -gin, -gile, -zain, -zale, -dun, -gabe edo-ta -gintza, -za(i)ntza duten elkarteak,
    — bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une, -kide -(k)ume, -orde duten izen elkarteak,
    — lehen osagaia aurre-, azpi- eta -gain duten izen elkarteak,
    lauburu moduko elkarteak.

  4. Marrarekin edo marra gabe, nahi den bezala:

    eguzki lore, eguzki-lore moduko izen elkartu arruntak,
    kale garbitzaile, kale-garbitzaile modukoak.

    (Bi hitzak letra larriz hasten direnean hobe da, hala ere, marra gabe idaztea).

  5. Elkarteko lehenbiziko osagaiak >ia< amaiera duenean >a<-rekin nahiz >a< gabe idatz daitezke: biologi azterketa, biologia azterketa. Bestelako >a< itsatsiak ez dira galtzen elkarketa egiten denean, eta hitzak bere osotasunean eman behar dira.

    Salbuespen dira, dena dela, honako sei hitz hauek: burdina, eliza, hizkuntza, kultura, literatura eta natura. Hitz hauek, hala nahi izanez gero, gal dezakete >a< hori.

    Idazkerari dagokionez, amaierako >a< galtzen den bakoitzean, bereiz idatziko da hitz elkartua eta >a< gordetzen denean, aukeran izango da bereiz idaztea nahiz marratxoa erabiltzea: kultur etxea, biologi azterketa, kultura(-)etxea, biologia(-)azterketa.

26.- -z gero (Idazkera eta morfologia)

  1. Kasu guztietan -(e)z gero idatz bedi: hori eginez gero, hori egin duzunez gero.
  2. Orduekin, eta oro har denbora posposizio gisa, ezkero ere idatz daiteke: hamarrez gero / hamarrak ezkero, zortziez gero / zortziak ezkero, San Ferminez gero / San Ferminak ezkero, atzoz gero / atzo ezkero.
  3. Honezkero, horrezkero eta harrezkero aditzondoak, era horretan idatziko dira, horrela erabili baitira euskararen literatura tradizioan, nahiz horrezkero aditzondoaren maiztasuna beste biena baino askoz ere apalagoa den.

27.- Hori eta, hori edo, eta horrelakoen idazkera (Idazkera eta morfologia)

Horrenbestez, hau da Euskaltzaindiaren erabakia:

  1. Egitura hauetan guztietan ageri diren juntagailuak osorik idatziko dira beti: eta, edo.
  2. Egitura agerikoa eta antzematen erraza denean, bereiz idatziko da juntagailua —ondoan koma izan edo ez—, bere garaian Euskaltzaindiak erabaki zuen bezala (hori eta, hori edo, hori dela eta).
  3. Perpaus konplexua denean, ordea, beharrezkoa izan gabe ere, aukeran izango du idazleak juntagailuaren aurrean marratxoa ipintzea, testua ulertzeko lagungarri dela iruditzen bazaio (hori-eta, hori-edo, zer dela-eta).

28.- Aditzoinen forma (Aditza)

Hau da, honenbestez, Euskaltzaindiaren erabakia, aditzoinen formari dagokiona:

  1. Normalean aditzoina eta partizipioa bereizten dira: ikas / ikasi, bil / bildu, sar / sartu.
  2. Aditza beste kategoria batetik eratortzen denean eta jatorrizko oinarritik ezertan ere bereizten ez denean, -tu atzizkia ere erabil daiteke aditzoinean: ur / urtu, gizon / gizondu, gorri / gorritu, hobe / hobetu. Kasu hauetan, hortaz, urtu, gizondu eta hobetu aditzoin gisa ere erabil daitezke.
  3. Aditzoinen bukaera afrikatua denean, aditzoinak nahitaez atxiki behar du afrikatua: huts dezaket (*hus dezaket), zo- rrotz dezaket (*zorroz dezaket).
  4. Aditzoin bukaerak >i< berezkoa duenean, >i< amaiera atxiki behar da: jaiki hadi (*jaik hadi), jalgi hadi (*jalg hadi). Ez, ordea, berezkoa ez duenean: ikas ezak, utz dezake, e.a. Itxi salbuespena da, honetan ere atxiki behar baita >i<. Eutsi eta iritzi aditzen kasuan aukera uzten da, bietara.
  5. Ondoko kasu hauetan bakarrik onartzen da -t bukaera aditzoinetan:
    — Aditz eratorria bada eta haren oinarria t- duna: laket / laketu.
    — Literatura tradizioan jokabide bakarra izan badu: ohart, ezagut.
    — Di bukaerako oinarri batetik eratorria izatea eta forma laburtu gabetik semantikoki bereiz izatea: hant, ert.
    Besteetan -t gabe: urrun nahiz urrundu (baina ez *urrunt), lagun nahiz lagundu (baina ez *lagunt), neur, ezkon, e.a.

29.- Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea (Idazkera eta morfologia)

Beraz, hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia: diptongoz bukatzen diren hitzak, orohar, bokalez amaitzen diren gainerako izen guztiak bezala deklinatuko dira. Alde batera utzirik lau zenbatzaileak, beste arrazoi batzuengatik, sortzen dituen arazoak, salbuespen bakarra gau hitza da, ondoko hiru kasu hauetan: gauez, gaueko, gauean. Monosilaboak izanik instrumentalean doazenak ere salbuespentzat hartzen dira (deiez).

30.- Partitiboa baiezko perpausetan noiz eta nola (Sintaxia)

Horrenbestez, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: baiezko perpausetan partitiboa erabil badaiteke ere, enfasi mugatuetara bakarrik mugatu behar da, testuinguru berezietara, alegia, tradizioan beti egin izan den gisa. Halakoetan, normalean, izenak sintagma adjektibal bat behar du ondoan.

31.- Ekartzea merezi du (Sintaxia)

Hau guztia kontuan hartuta, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: merezi izan/ukan aditzaren osagarria aditz izen bat denean (joatea, ikustea, egitea) erabil bedi absolutiboa, eta ez ergatiboa, horrela erabiltzen baitu herriak bere eguneroko hizkeran eta horrela erabili izan baita euskararen tradizioan ere:

Joatea merezi du. / *Joateak merezi du.
Ikastea merezi du. / *Ikasteak merezi du.

32.- Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak (Onomastika)

33.- Ongi etorri! (Sintaxia)

Hau da, hortaz, Euskaltzaindiaren erabakia: agurra egitean-eta Ongi etorri! esan bedi, ez ongi etorria! edo ongi etorriak!, hauxe baita euskararen tradizioa.

34.- Hiru kiloko haurra, lau hankako mahaia (Sintaxia)

Hau da, hortaz, Euskaltzaindiaren erabakia: buru argiko neska, adineko pertsona, hiru hankako mahaia, bost orriko txostena, lau laguneko taldea, ondo egin beharreko lana, neurri txikiko oinetakoak, fede apurreko jendea, e.a. bezalako sintagmetan, alegia nolako galderari erantzuten diotenean, -ko hobesten da.

Horregatik, tradizioak erakusten duen bezala, eta idazle gehienek segitu duten bidetik, -ko atzizki forma da hobesten dena, eta ez -tako.

Oinarrian zenbatzaileren bat ageri denean eta adina, prezioa, neurria, pisua, ... adierazten duten izenlagunak osatzen direnean ere, -ko da hobesten dena. Idatz bedi, hortaz, bi urteko umea, bost liberako egunkaria, hiru kilometroko bidea, hamar metroko garaiera, hiru asteko egonaldia, e.a. Baina -ta- atzizkia erabili beharrekoa izan daiteke zenbaitetan. Adibidez, nongo galderari erantzuten zaionean: hiru etxetako haurrak etorri zaizkit; hiru etxeetako haurrak etorri zaizkit; *hiru etxeko haurrak etorri zaizkit, e.a. Zenbaitetan -ko/-tako bikoteaz baliatzea ezinbestekoa izan dezakegu bereizketak egiteko: zazpi urteko ardoa (botilan dagoen ardoak zazpi urte ditu), zazpi urtetako ardoa (ardoa zazpi urtetan, ez zortzitan bildua izan da) eta zazpi urteetako ardoa (aldez aurretik ezagutzen ditugun zazpi urte diferenteetan zehar bilduriko ardoa. Azkeneko zazpi urteetan, esaterako).

Honek erakusten digu batzuetan -tako beharrezko dela, baina ez urte hauetan erakutsi izan den bezain sarri.

35.- Orduak nola esan (Idazkera eta morfologia)

Horrenbestez, hau da Euskaltzaindiaren erabakia orduen idazkerari buruzkoa:

  1. Orduak honela ematen dira: ordu bata, ordu biak, hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, e.a. Ordu hitzaren ordez oren ere erabil daiteke: oren bata, bi orenak / biak, hirurak, e.a. Eta honela deklinatu: ordu batean, bietan / ordu bietan / bi orenetan, hiruretan, e.a.
  2. Erdia honela adierazten da: ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, hiru eta erdiak, bost eta erdiak, ordu bat eta erdietan, ordu bi eta erdietan, hiru eta erdietan, bost eta erdietan, e.a.
    Gauza bera oren hitzarekin.
  3. Laurdena honela adierazten da: ordu bat eta laurdenak, oren / ordu bata eta laurden, ordu bi eta laurdenak, oren / ordubiak eta laurden, hirurak eta laurden, hiru eta laurdenak, hirurak eta laurdenetan, hiru eta laurdenetan, bostak laurden gutxi(ago), e.a.
  4. Minutuak: hamarrak hamar gutxi, hamarrak hamar gutxiago, hamarrak hamar gutxitan, hamarrak hamar gutxiagotan, seiak ta bostean, laurak eta hogeian, hirurak eta hemezortzian, e.a.
  5. Zifretan ematen direnean, bi punturekin bereizten dira orduak eta minutuak, eta bakoitzeko bi zifra erabili behar dira beti: 00:12, 12:10, 09:25, e.a. Deklinatzen direnean, orduei plurala erantsi, eta minutuei singular marka, dagozkien lotura bokalekin: 15:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:30ean, e.a.
    Irakurtzeko orduan hobe da, hala ere, honela irakurtzea: hiruretan, hirurak eta hiruan, e.a. Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean, e.a.
  6. Egitarau, kartel eta horrelakoetan ez da eragozpenik erdiko bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte, arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte, e.a.

36.- Frantziako Errepublikako eskualde, departamendu eta hiriburuen izenak (Onomastika)

37.- Data nola adierazi (Idazkera eta morfologia)

Data adierazteko orduan, hortaz, forma hauek erabil bitez:

  1. Durango(n), 1995eko martxoaren 7a(n), aukeran utziz inesiboaren marka.
  2. 1995/03/07; 1995-03-27; 1995/III/07; 1995-III-27; 1993-11-23ko bilera agiriak dioenez...
  3. Urtarrilak 20 bezalakoak ere erabil daitezke, baina aposizioan: gaur, urtarrilak 20 bezalakoetan (beraz, *otsailak 20 egin zuten bilera ez da zuzena).

38.- Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak (Onomastika)

39.- Zenbait aditzen erregimena (gonbidatu, iguriki, itxoin, itxaron, deitu, lagundu) (Sintaxia)

Hortaz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia ondoko aditz hauen erregimenaz:

  1. gonbidatu aditzak NOR-NORK eskatzen du: “Mikel gonbidatu dute”
  2. iguriki aditzak NOR-NORK eskatzen du: “Ez dute bertzerik igurikitzen”
  3. itxoin eta itxaron aditzek NORK-NORI eskatzen dute objektua dutenean: “Mireni itxoin zioten eguerdiraino”. Eta objekturik gabe daudenean NOR-NORK behar dute: “Egongelan itxoin dute goiz osoan”
  4. deitu eta lagundu bietara erabil daitezke: “Mikeli deitu diogu”, “Mikel deitu dugu”; “Mikeli lagundu diote”, “Mikel lagundu dute”.

40.- Topiko(a) bihurtu (Sintaxia)

Hortaz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: perpaus baten barnean bi nor-sintagma agertzen direnean, eta horietako bat bestearen predikatu osagarria denean, bihurtu aditzak mugagabean eskatzen du predikatu osagarri hori: ura ardo bihurtu zuten. Hala ere, sintagma izen soil batek osatu beharrean beste ingurukariz janzten denean, izenondoak, izenlagunak, adjektibo konparatiboak, perpaus erlatiboak, e.a. erabiliz, orduan artikulua eskatzen du askotan. Kasua, berriz, beti absolutiboa erabiliko da: emakumerik ederrena bihurtu zen.

41.- Egiteko asmoz (Sintaxia)

Hortaz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: erabil bitez egiteko asmoz, joateko asmoz, eztabaidatzeko asmoz, e.a., tradizioa duten egiturez baliatuz, eta ez *joan asmoz, *egin asmoz, *eztabaidatu asmoz.

42.- Lehenago etorriko zen; lehenago asmatuko zuen (Sintaxia)

Hortaz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia: Hau jakin (izan) banu, etorriko nintzatekeen; berehala esango niokeen, etab. nahiz hau jakin (izan) banu, etorriko nintzen; berehala esango nion, etab. biak, ontzat ematen dira.

43.- Arazi aditzaren erregimena (Sintaxia)

Hau da, horrenbestez, Euskaltzaindiaren erabakia arazi aditz arazlearen erregimenaz:

  1. Arazi-ren subjektua beti ergatiboan doa: Koldok etorrarazi du Mikel.
  2. Oin aditzaren objektua beti absolutiboan: Sagarrak salarazi ditugu.
  3. Oin aditza iragankorra denean, subjektua datiboan darama: Niri liburua irakurrarazi zidaten.
  4. Oin aditzaren subjektua absolutiboan doanean, absolutiboan ageri da perpaus kausatiboan ere: Mikel jarrarazi dute.
  5. Oin aditzaren subjektua ergatiboa baldin bada eta agerian objekturik ez badu, bi egoera bereizi behar dira:
    a) Objektua ezabatua edo aditzari atxikia duten aditzekin datiboa eskatzen du subjektuak: Mikeli janarazi diote; Mikeli irri eginarazi diote.
    b) Sekula objekturik hartzen ez duten aditz deponenteekin, aditzaren izaera semantikoa kontuan hartu behar da. Aditzak subjektu biziduna eskatzen duenean, datiboan ageri da (Inori ez diogu pairarazi behar), baina subjektua bizigabea bada, absolutiboa (Ura irakinarazi dute).

44.- Hiztegi Batua: a - alleluia

45.- Gure egitura politiko batzuen euskal izenez (Onomastika)

46.- Hiztegi Batua: almendra - arratsalde

47.- Hizkuntza hilak eta klasikoak (Onomastika)

48.- Hiztegi Batua: arraun - azuzena

49.- -ARI (-lari) atzizkiaz (Idazkera eta morfologia)

Hau guztia kontuan izanik, hauxe erabakitzen du Euskaltzaindiak:

  1. Erabil bedi -ari forma, -a bokalaz amaitzen diren izen oinarriei eransteko, batez ere bi silabatik gorakoak direnean. Beraz, gramatikari edo politikari erabil bitez batasunerako (eta ez gramatikalari edo politikalari).

    -ia amaierako izenekin, -ialari hobesten da: historialari, zientzialari.

  2. Era berean, erants bekio -ari atzizkia izenari, eta -le edo -tzaile atzizkiak, berriz, aditzei. Hortaz, hezle, hezitzaile edo ikertzaile dira batasunerako formak, hezi eta iker(tu) aditzak baitira.

Aditz batek adiera bat baino gehiago izan dezakeenean, zilegi izan daiteke adiera batean -le edo -tzaile eranstea, eta -ari beste adieran: idazle / idazkari, zuzentzaile / zuzendari.

50.- -ARI / -ARIO (Idazkera eta morfologia)

Orain arte esanak gogoan izanik, honako arau hau ematen du Euskaltzaindiak:

Erdal -ario/-aire atzizkiez osatutako izen-izenondoak -ario forman, eta ez -ari forman, mailega bitez:

— izenen artean notario, komisario, unibertsitario, funtzionario, kortsario, mertzenario, etab. (salbuespenik balego, hiztegi batuan zehaztuko dira salbuespen hauek bere garaian);

— izenondoetan, (talde) parlamentario, (sistema) planetario, (jokabide) sekatario, etab. Baina ahal dela, maileguz hartutako erdal izenondoen ordez, hobe euskal egituraren araberako ordainak erabiltzea: talde parlamentario esan beharrean, parlamentu(ko) talde, edo sistema planetario esan beharrean, planeta-sistema edo planeta sistema esatea egoakiagoa da. Gauza bera aldizkari unibertsitario-ren kasuan ere, egokiagoa baita unibertsitate(ko) aldizkari erabiltzea.

51.- Kontinenteak, geografia izen nagusi batzuk eta herritarren izenak (Onomastika)

52.- Munduko geografiako zenbait izen (mendiak, ibaiak, itsasoak) (Onomastika)

53.- Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak (Onomastika)

54.- Hiztegi Batua: ba - belztura

55.- Hiztegi Batua: bemol - bidari

56.- Hiztegi Batua: bidaro - bizartsu

57.- Euskal herrialdeen, herritarren eta euskalkien izenak (Onomastika)

Herrialdea Herritarra Euskalkia
Araba arabar Arabako euskara
Bizkaia bizkaitar bizkaiera
Gipuzkoa gipuzkoar
giputz
gipuzkera
Lapurdi lapurtar lapurtera
Nafarroa (Garaia) (Hegoaldeko) nafar
Nafarroa Garaiko
(goi) nafarrera
(goi-) nafarrera
Nafarroa Beherea (Iparraldeko) nafar (behe) nafarrera
Baxenabarre Nafarroa Behereko
baxenabartar
(behe-) nafarrera
Zuberoa zuberotar zuberera

58.- Hiztegi Batua: bizeps - buztintsu

59.- Ibaiak (Onomastika)

60.- Aintzirak (Onomastika)

61.- Hiztegi Batua: c - diapasoi

62.- Hiztegi Batua: diapositiba - dotrina

63.- Hiztegi Batua: dozena - entzutetsu

64.- Hiztegi Batua: eñe - erretratu

65.- Hiztegi Batua: erretreta - esplotazio

66.- Santutegiko izen ohikoenak (Onomastika)

67.- Hiztegi Batua: esponja - expres

68.- Hiztegi Batua: ez - fotoi

69.- Hiztegi Batua: fotokonposaketa - gainalde

70.- Mundu zabaleko uharte nagusiak (Onomastika)

71.- Hiztegi Batua: gainazal - garaje

72.- Hiztegi Batua: garandu - gogoangarri

73.- -go atzizkia eta izen multzokariak (Idazkera eta morfologia)

  1. Euskaraz askotan ez dago izen multzokariaren beharrik, nahikoa da plurala erabiltzea: ikastetxe honetako irakasle eta ikasleak, herri bateko biztanleak, hizkuntza bateko hiztunak, etab.
  2. Hala ere, izen multzokaria beharrezkoa denean, -eria atzizkia erabil bedi: langileria, gazteria, biztanleria edo bezeria.
  3. -go atzizkia erabil bedi:
    - ofizioa, lanbidea adierazteko: artzaingoa, zurgingoa, etab.
    - tasuna adierazteko: euskaldungoa, ahaidegoa, etab.

74.- Hiztegi Batua: gogobete - hautsarazi

75.- Hiztegi Batua: hautsezin - iguzki

76.- Latin eta greziar pertsona-izen klasikoak euskaraz emateko irizpideei buruzko erabakia (Onomastika)

77.- Hiztegi Batua: ihabali - irudi

78.- Aditz laguntzaile batua (Aditza)

79.- Hiztegi Batua: irudialdatu - jorratzaile

80.- Hiztegi Batua: josi - koala

81.- Hiztegi Batua: koalizio - kontsultatu

82.- Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak (Onomastika)

83.- Hiztegi Batua: kontsumitu - lan

84.- Hiztegi Batua: lanabes - lekoa

85.- Adizki perifrastikoetako adizki nagusiaren forma (Aditza)

Beraz, hau da Euskaltzaindiaren erabakia aditz perifrastikoetako lehen osagaiaren formaz:

  1. Aditz oinaren formaz, ikus 28. ARAUA.
  2. Partizipioa:
    1. Bokalez eta kontsonantez amaitzen direnak.
      Euskal aditz zaharrek partizipioa bokalez amaitua izan dezakete: IKUSI, MIRETSI, BETE, JASO, BOTA, ..., nahiz kontsonantez: JAKIN, EMAN, ESAN, EGON, HIL, ...
    2. -TU / -DU

      -TU / -DU atzizkiaz osatzen dira, ordea, partizipio gehienak. -DU forma aditz oina -L / -N-z amaitzen bada gertatzen da: AZTERTU, LABURTU, PUSKATU, LAGUNDU, BIKOIZTU, LUMATU, FABRIKATU, DEKORATU,... baina GIZONDU, LAZTANDU, AHULDU, ZABALDU, ISILDU, KIKILDU, etab.

      Zenbait aditzek, partizipiorako, forma zaharra eta forma berria, biok, onartzen dituzte: AHANTZI / AHAZTU; JARRAIKI / JARRAITU; SINETSI / SINESTU; IRATZARRI / IRATZARTU, ...

  3. Etorkizunekoa:
    1. -KO eta -GO

      Partizipioari -KO atzizkia gehituz eratzen da, orohar: LAGUNDUKO, IKASIKO, EKARRIKO, ZAPUZTUKO, BETEKO... Partizipioa -N-z amaitzen bada, atzizki horrek -GO forma hartuko du: JANGO, IZANGO, ESANGO, IRTENGO, etab. -L-z amaitzen bada, -KO nahiz -GO, biok dira zilegi.

    2. -EN

      Zilegi da, halaber, partizipioa -N / -L-z amaitzen duten aditzekin -EN atzizkiaz baliatzea etorkizuneko formak osatzeko: JINEN, UKANEN, HILEN, etab. Nolanahi ere, tradizio jakina eta mugatua duten aditzetan tradizio hori kontuan hartu beharko da: Iparraldeko adiztzat hartzen ahal direnekin -EN ongi dator, baina Hegoaldeko tradiziokotzat soil-soilik hartzen ditugunekin ez hainbeste. Beraz, IRTEN aditzaren kasuan, adibidez, hobe beti ere IRTENGO IRTENEN baino. Eta, alderantziz, JINEN eta UKANEN, JINGO eta UKANGO baino.

  4. Aditz izena:

    Aditz oinari -T(Z)EN erantsiz lortzen da aditz izena: JASOTZEN, ETORTZEN, JAIKITZEN, JATEN, ...

    1. -TZEN

      -TZEN erabiliko da orohar: LAGUNTZEN, JASOTZEN, HILTZEN, DEKLARATZEN, BOTATZEN, BETETZEN, ZAPALTZEN, ...

    2. -TEN

      -TEN erabiliko da partizipioa -N-z amaitzen duten aditzekin: ETETEN, IRTETEN, IZATEN, EGOTEN, JATEN, ESATEN, ERRATEN, ...

      Ekialdeko euskalkietan ohikoa den -i- tartekatua (egoiten, izaiten, erraiten, etab.) ez da, batasunerako gomendagarria.

      -TEN erabiliko da, halaber, aditz oina kontsonante txistukariz amaitua bada: IKASTEN, UZTEN, GUTXIESTEN, AHANZTEN, HASTEN, HAZTEN, HEZTEN, HESTEN, HAUSTEN, LAZTEN, etab. Aditz arazleek ere, horrenbestez, -ARAZTEN egingo dute aditz izena.

86.- Hiztegi Batua: lekora - lozorro

87.- Euskara Batuaren ahoskera zaindua (Ahoskera)

88.- Hiztegi Batua: luandar - makina

89.- Hiztegi Batua: makineria - matrikulatu

90.- Hiztegi Batua: matrize - mintzura

91.- Hiztegi Batua: minuet - nahastura

92.- Zuberoako herri izendegia (Onomastika)

93.- Hiztegi Batua: nahi - oihan

94.- Hiztegi Batua: oihanbide - orburu

95.- Hiztegi Batua: ordain - ortopediko

96.- Hiztegi Batua: ortozik - pasmo

97.- Hiztegi Batua: paso - pikaldi

98.- Hiztegi Batua: pikante - postu

99.- Zuberoako herri eta herritarren izenak (Onomastika)

100.- Hiztegi Batua: postura - santu

101.- Hiztegi Batua: santugile - soprano

102.- Hiztegi Batua: sor - swazilandiar

103.- Hiztegi Batua: tabako - to

104.- Hiztegi Batua: tobera - triskatu

105.- Hiztegi Batua: triskilatu - tzartasun

106.- Hiztegi Batua: u - yuppie

107.- Hiztegi Batua: zabal - zuzter

108.- Lapurdiko udal izendegia (Onomastika)

109.- Komunztadura aposizioetan (Sintaxia)

  1. Aposizioa izen sintagmaren barneko izenen artean egiten denean ez da komunztadura arazo- rik sortzen, hondarkia ez baita sintagma osoaren azken buruan baizik ageri:

    • Unibertsitateko Errektoreorde Edurne Mendiluzek aurkeztu du txostena.
    • Edurne Mendiluze Unibertsitateko Errektoreordeari aurkeztu diote txostena.

    Horrelakoetan, bistan da, lehen izenak ez darama mugatzailerik:

    • Unibertsitateko Errektoreorde(*a) Edurne Mendiluzek aurkeztu du txostena.
    • Zure lagun(*a) Dublinen bizi denari sari bat eman diote.

    Mugatzailea izenaren beraren osagai egina duten izen bereziek, ordea –Antso Azkarra edo Pernando Amezketarra bezalakoek, alegia–, gorde egiten dute hura aposizioan ere:

    • Antso Azkarra errege ausartari (*Antso Azkar errege ausartari).
    • Pernando Amezketarra bertsolari ezagunaren ibilerak (*Pernando Amezketar bertsolari ezagunaren ibilerak).
  2. Izen sintagma osoak aposatzen direnean, berriz, komunztadura egitea da ohikoena, hondarkia sintagma aposatuetan ere ipiniz:

    • Nire lagun Ferminek, piano jotzaile trebeak, kontzertu asko eman ditu aurten.
    • Fermin Garro irakasleari, lizentziadun berri denari, eman diote lanpostu hori.
    • Zure lagunarekin, Unibertsitateko irakaslearekin, mintzatu naiz gaur.

    Komunztadurarik gabeko aposizioak lekukotasun urriagoa du tradizioan, batez ere perpaus barruan kokatua dagoenak, eta, hortaz, ez da gomendatzekoa:

    • ??Nire lagun Ferminek, piano jotzaile trebea, kontzertu asko eman ditu aurten.
    • ??Fermin Garro irakasleari, lizentziadun berri dena, eman diote lanpostu hori.
    • ??Zure lagunarekin, Unibertsitateko irakaslea, mintzatu naiz gaur.

    Zenbaitetan, perpausaren joskeratik aparteko eranskin edo tarteki aske gisa ematen da bigarren sintagma eta ez sintagma aposatu gisa. Areago gertatzen da etenak, tartekiak eta horrelakoak maiz samar dituen euskara mintzatuan, jardun egituratuagoa izan ohi duen idatzian baino. Horrelakoetan, jakina, benetako aposiziorik ez dagoenez, ez da komunztadura egiten.

    Errazago onartzen dira horrelakoak, tarteki izaera argia denean:

    • Gure herriko alkateak –musikazale amorratua bera– begi onez ikusi du kontzertu gela berria egiteko proiektua.
    • Haren etxean –aski zabala, ene ustez– erraz kabituko gara denok.
    • Datorren larunbatean –hilak zortzi– hasiko da ehiza garaia.

110.- Iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen (Sintaxia)

1. IRAUPENA ADIERAZTEKO

— Absolutiboaz eta instrumentalaz gainera inesiboa erabiltzen da maiz iraupena adierazteko sintagmetan.

— Inesiboko sintagma hauei dagokienez, mugagabea erabiltzea zilegi izanagatik, mugatu singularra erabiltzea hobesten da honako kasu honetan: zenbatzailedun sintagma horrek adierazten duen denbora etengabeko unitate bakar gisa hartzen denean, hots, inesiboaren bidez prozesu edo gertaera baten iraupena adierazten denean. Adibidez,

Hiru astean asko hazi da haurra.
Hiru urtean ikasi du euskara.
Lau urtean lan egin du Afrikan.

Hauetan denetan iraupena adierazten da.

Iraupenik adierazten ez denean, noski, mugagabeak ohiko lekua izango du. Hiru urteko iraupena adierazi beharrean hiru urte desberdinetan gertatu den zerbait adierazi nahi bada, mugagabea beharko da:

Lau urtetan antolatu dute tanborrada.

2. MAIZTASUNA ADIERAZTEKO

— Maiztasuna adierazteko ereduen artean, mugagabeko erabilerekin batera, hots:

Lau urtez behin elkartzen dira senitartekoak.
Lau urtetarik behin elkartzen dira senitartekoak.
Lau urtetarik lau urtetara elkartzen dira senitartekoak.
Lau urterik behin elkartzen dira senitartekoak.

— Formaz mugatu singularra dena ere aukeran dugu:

Lau urtetik behin elkartzen dira senitartekoak.
Lau urtetik lau urtera elkartzen dira senitartekoak.

— Inesiboaren kasuan, berriz, forma mugatua da erabili behar dena honelakoetan:

Lau urtean behin elkartzen dira senitartekoak.

— Maiztasuna adierazteko egituren artean, [izena + -ero] gisako esamoldea onartzekoa da:

{Astero, hilero, ordu laurdenero...} etortzen da.

Baina bada hedatuxea den egitura bat, gaitzestekoa dena: -ERO atzizkiaren bidez osatua den *[zenbatzailea + izena + -ero] sintagma:

*Bi urtero egiten dute bilera batzordekoek.
*Hamabost egunero etortzen zait bisitan.

— Hamabostero, ordea, onartzekoa da, hamabostean behin nahiz hamabosterik behin-en parean.

111.- Izen sintagmen arteko juntadura dela eta (Sintaxia)

  1. Kasu-marka bera dakarten sintagmak beti junta daitezke:

    Bilboko jokalariek eta Bermeoko arraunlariek batzarra egin dute
    Zuri, niri eta beste askori gertatu zaigu
    Zure etxeaz eta gure lanbide berriaz mintzatu dira
    Baionatik, Bilbotik eta Gasteiztik omen datoz ikasle horiek.

  2. Hau da erabili behar den juntabidea, pertsona izenordainak elkartzen direnean:

    Zuk eta guk egingo dugu (eta ez *zu eta guk egingo dugu)
    Niri, zuri eta beste lagunei gertatu zaigu (eta ez *ni, zu eta beste lagunei gertatu zaigu)
    Gutaz eta zuetaz mintzo dira (eta ez *gu eta zuetaz mintzo dira).

  3. Halaber, singularreko sintagmetan, kasu-markadun sintagmak juntatzea gomendatzen da:

    Itsasoan eta lehorrean bizi diren narrastiak
    Eskuz eta palaz jokatzen du
    Amarekin eta amamarekin bizi da.

    Juntatzen diren izenak oso hurbilekoak direnean, edo izenlagunaz nahiz izenondoaz lagundurik doazenean, ardatz anitzeko sintagma osa daiteke, kasu-marka amaieran ezarriaz:

    Gorputz eta arimatik atera den oihua
    Bere emazte eta alabari galdetu zien.

  4. Pluraleko sintagmetan, izenak ere junta daitezke, kasu-marka amaieran emanaz. Kasu-sintag- mak juntatzea edo izenak juntatzea, aukeran izaten da orduan:

    Itsaso, mendi eta basamortuetan ibili da
    Maite ditut lagun eta ahaideak
    Adiskide eta lankideei kontatu diet
    Meatze eta lantegietatik atera den oihua
    Maite ditut eguzki, zeru eta izarrak.

  5. Determinatzailea duten kasu-markarik gabeko izen sintagmak ezin junta daitezke kasu marka- dun sintagma batekin:

    *Mendia eta itsasotik heldu da ura
    *Adiskideak eta lagunez mintzatu zara
    *Burua eta zangoei behatu nien
    *Bihotza eta buruak horretaratzen nau(te)
    *Gizon hau eta emakume hark esango dizute.

    Genitibodun sintagmetan ere ez da zilegi sintagma mugatu soila eta genitiboko sintagma juntatzea:

    *Ikastolak eta gobernuaren arteko bilerak
    *Irakaslea eta ikaslearen arteko harremana.

112.- Hiztegi Batua: a - abolizionista

113.- Behar izan aditzaren jokabidea aditz iragangaitzekin (Sintaxia)

  1. Behar izan aditza aditz laguntzaile iragankor gisa jokatuko da, ondoan agertzen den aditz osagarria edozein motatakoa delarik, iragangaitza denean ere bai:

    a) Lan egin behar dugu
    b) Liburua ekarri behar zenidan
    c) Etxera joan behar dut

    du-aditza + behar ====> [aditza] + behar + du-saileko aditz laguntzailea

    da-aditza + behar ====> [aditza] + behar + du-saileko aditz laguntzailea

  2. Halere, lehen puntuan esana ez da beteko behar izan aditza, datibodun aditz iragangaitz batekin agertzen denean. Orduan izan laguntzailearen zaio-saileko formak erabiliko dira beti:

    a) Bihar mintzatu beharko natzaizu gai horretaz
    b) Azkenerako gauza guztiak ahaztu behar zaizkizu

    zaio-aditza + behar ====> [aditza] + behar + zaio-saileko aditz laguntzailea

  3. Bestalde, zenbait euskalkitan, Iparraldekoetan batez ere, behar izan aditzak izan laguntzailea har dezake aditz iragangaitzekin:

    a) Joan behar naiz
    b) Ez zara ikaratu behar

    Jokabide hau ere ez da gaitzesten:

    da-aditza + behar ====> [aditza] + behar + da-saileko aditz laguntzailea.

114.- Nahi / gura izan aditzen jokabidea aditz iragangaitzekin (Sintaxia)

  1. Nahi izan / gura izan aditzak (nahiago izan /gurago izan aditzak ere bai) aditz laguntzaile iragankorrarekin erabiliko dira, ondoan agertzen den partizipio burutua edozein motatakoa delarik, baita iragangaitza denean ere:

    a) Barre egin gura zuen
    b) Egia esan nahi diogu
    d) Ez du isildu gura
    e) Bihar etorri nahi du

    du-aditza + nahi / gura ===> [aditza] + nahi / gura + du-saileko aditz laguntzailea

    da-aditza + nahi / gura ===> [aditza] + nahi / gura + du-saileko aditz laguntzailea

    Gomendio orokor horrek baditu hedadura desberdineko bi salbuespen, nahi izan aditzari dagozkionak:

    A. Nahi izan aditz iragangaitz batekin agertzen den kasuetan datiboarekiko komunztadura enplegatu behar bada, zaio-saileko jokabidea erabiliko da beti:

    a) Garrantzi handiko gai batez mintzatu nahi natzaizu
    b) Lagunak ere ikustera etorri nahi zitzaizkidan

    zaio-aditza + nahi ====> [aditza] + nahi + zaio-saileko aditz laguntzailea

    B. Ipar ekialdeko euskalkietan aditz iragangaitzekin da laguntzailea ere erabiltzen da zenbaitetan:

    a) Joan nahi zara
    b) Orain zurekin mintzatu nahi naiz

    Erabilera hau ere ez da gaitzesten:

    da-aditza + nahi ====> [aditza] + nahi + da-saileko aditz laguntzailea

115.- Zehargaldera orokorretako aditz-atzizkia: -(e)n eta -(e)netz (Idazkera eta morfologia)

  1. Zehargaldera guztietan bezala, zehargaldera orokorretan ere aditzak –(e)n forma hartzen du, eta aski da atzizki hura, zehargaldera ongi osatzeko, nahiz harekin batean ea edo ote bezalako beste zenbait indargarri ere erabil daitekeen:

    a) Ez dakit zuzen mintzatu naizen
    b) Galdetzera noa ea norbait azaldu den

  2. Halere, zehargaldera orokorreko aditzari atzizki indargarria erantsi nahi bazaio, anbiguitaterik sortzen ez duen –(e)netz atzizkia erabiltzea gomendatzen du Euskaltzaindiak euskara baturako:

    a) Begira iezaiozu ongi ea gaitzik ageri duenetz
    b) Askotan banago gizon horrek besterik ikusten ote duenetz
    c) Ez dakit ikusi dugunetz

116.- -eLAKO eta -eN atzizkiak izenak gobernaturiko perpaus osagarrietan (Sintaxia)

Hortaz, literatur tradizioaren lekukotasuna ikusita, hau da Euskaltzaindiaren erabakia izenak gobernatzen dituen perpaus osagarri jokatuetan erabili beharreko atzizkiez:

  • Aitzakia, albiste, berri, damu, esperantza, froga, hitz, iritzi, irudipen, itxaropen, itxura, kezka, konfiantza, kontu, marka, promesa, seinale, sentimendu, susmo, uste, zantzu, zurrumurru... eta horrelako izenek gobernatzen dituzten perpaus osagarrietan –eLAKO eta –eN atzizkiak erabiliko dira euskara batuan:
    • Ekonomia gaizki doalako berriak ez gintuzke harritu behar
    • Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zelako ustean
    • Nork zabaldu du Maite eta Koldo banatu direlako zurrumurrua?
    • Euskara Afrikatik datorrelako hipotesiak indarra galdu du azken urteotan
    • Berriro elkar ikusiko dugulako esperantza ez dut galdu
    • Maite gaituztelako seinale da egin diguten harrera beroa
    • Berriro elkar ikusiko dugun esperantza ez dut galdu
    • Maite gaituzten seinale da egin diguten harrera beroa.
  • Baina euskara batuan ez da egoki perpaus osagarriotan –eLAREN, –eNEKO edo –eNAREN atzizkiak erabiltzea, ez baitute literatur tradizioan aski den adinako lekukotasunik. Beraz, gisa honetako perpausek ez dute lekurik euskara batuan:
    • *Ekonomia gaizki doalaren berriak ez gintuzke harritu behar
    • *Ameriketara joan zen, han hobeto biziko zeneko ustean
    • *Maite gaituztenaren seinale da egin diguten harrera beroa.

117.- Hiztegi Batua: abonamendu - agertze

118.- Hiztegi Batua: agi - ahozuri

119.- Hiztegi Batua: ahuakate - aitzitik

120.- Hiztegi Batua: aitzur - aldaratu

121.- Hiztegi Batua: aldarazi - alo

122.- Nafarroa Behereko herri izendegia (I) (Onomastika)

123.- Hiztegi Batua: aloe - analogiko

124.- Hiztegi Batua: analogo - antzoki

125.- San, santu, done eta besteren erabilera (Onomastika)

126.- Hiztegi Batua: antzu - arbindu

127.- Hiztegi Batua: arbitrario - arlotetu

128.- Nafarroa Behereko herri izendegia (II) (Onomastika)

129.- Aita santuen izenak (Onomastika)

130.- Hiztegi Batua: arma - arrimu

131.- Hiztegi Batua: arriskatu - askatu

132.- Hiztegi Batua: askatzaile - atomatu

133.- Nafarroa Behereko herri izendegia (III) (Onomastika)

134.- Hiztegi Batua: atomika - aurpegi

135.- Hiztegi Batua: aurpegiera - azalkeria

136.- Hiztegi Batua: azalkizun - azuzena

137.- Adierazpena euskalkien erabileraz (Idazkera eta morfologia)

138.- Hiztegi Batua: b-berriz

139.- Euskal Herria izena (Onomastika)

Gauzak horrela direlarik, eta 2003ko uztailaren 18an Euskaltzaindiak, Donostian onarturiko adierazpenean oinarriturik, honako Araua plazaratzen du:

  1. Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa (Beherea eta Garaia) eta Zuberoa batera izendatzeko erabil bedi Euskal Herria izena.
  2. Idazkerari dagokionez, bi hitzetan eta biak letra larriz.
  3. Gogoratu behar da bukaerako –a hori artikulua dela. Hortaz, erabil bedi: Euskal Herria, Euskal Herrian, Euskal Herriaren ..., baina Euskal Herriko, Euskal Herritik, Euskal Herrira. Beraz, gaizki daude *Euskal Herriako, *Euskal Herriatik, *Euskal Herrin edo *Euskal Herriren bezalakoak.

Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaileren bat edo adjektibo bat daramanean. Adibidez: Euskal Herri maitea, Euskal Herri osoan, gure Euskal Herri hau, zein Euskal Herri litzateke? ... Hortaz, ez daude ongi *Euskal Herria maitea, *Euskal Herria osoan. *gure Euskal Herria hau eta *zein Euskal Herria litzateke?

140.- Gipuzkoako Herri Izendegia (Onomastika)

141.- Herri izenak: hurrenkera eta zeinu grafikoen erabilera (Onomastika)

Honen guztiaren ondorioz, herri-izenen hurrenkeraz eta jarri beharreko zeinu grafikoez hau da Euskaltzaindiaren araua:

  1. Herri batek euskaraz izen bat eta erdaraz beste bat duenean, bi izenak elkarrekin erabili behar direnean zehar-marra (/) baten bidez bereizirik jarriko dira, adibidez, izendegi, zerrenda, seinale eta antzekoetan:

    Agurain / Salvatierra (A), Areatza / Villaro (B), Baiona / Bayonne (L), Barkoxe / Barcus (Z), Doneztebe / Santesteban (NG), Donostia / San Sebastián (G), Izura / Ostabat (NB)...

    Euskarazko testu jarraituetan, ordea, emandako bi izen horietatik euskarari dagokiona soilik hartuko da, esaterako:

    Aguraindik etorriko gara; Areatzari mesede handia egingo dio enpresa horrek; Baionan erosi dugu etxea; Piarres Topet “Etxahun” koblakaria Barkoxeko semea zen; Donezteberaino hel- du ziren ibilgailu zahar horrekin; Donostiara hurbilduko zaitugu; Izurak ez du hazkunderik izan azken urteotan...

    * * *

  2. Bi herrik edo gehiagok administrazio elkarte bat osatzen dutenean, bi izenak beti marratxo (-) baten bidez bereiziko dira, izendegi, zerrenda, seinale eta abarretan:

    Arratzua-Ubarrundia (A), Beintza-Labaien (NG), Ezkio-Itsaso (G), Gamiz-Fika (B), Labetze-Bizkai (NB), Maule-Lextarre (Z)...

    Erabilera arruntean deklinabide-marka azken izenari jarriko zaio:

    Arratzua-Ubarrundian bizi da nire laguna; pagadi horiek Beintza-Labaienenak dira; Ezkio-Itsasoko Udalak halaxe erabaki du; Gamiz-Fikak bere batasunari eutsiko dio aurrerantzean ere; Labetze-Bizkairi ondo letorkioke industria hori; Maule-Lextarretik irteten zen trena...

    * * *

  3. Lekua gehi eskualdea, harana edo ibarra adierazten duten herri-izenetan, lehendabizi herriaren izena jarriko da eta gero, tarteko marratxorik gabe, ibar edo eskualdearena. Konposaketa kasu hauetan, ordea, bi egoera bereizi behar dira:

    1. Zenbaitetan herri-izena gehi eskualde, haran edo ibarraren erabilera oso hedatua dago. Elkartze hori jadanik lexikaldutzat ematen denez gero, erabilera jasoan biak jarriko dira:

      Donibane Garazi (NB), Donibane Lohizune (L), Uharte Arakil (NG), Etxarri Aranatz (NG)...

      Eta deklinabide atzizkia amaieran doan izenak jasoko du:

      Donibane Garazin, Donibane Lohizunera, Uharte Arakilen, Etxarri Aranazko...

    2. Beste askotan, herri-izenaren erabilera arruntak ez du ezinbestez eskatzen eskualde, haran edo ibarraren argigarria eta bere horretan utz daiteke, betiere baldin nahasketa sortzeko arriskurik ez badago:

      Bastida (A eta BN), Getaria (G eta L), Jatsu (L eta NB), Lekunberri (NG eta NB)...

      Baina testuingurua behar bezain argia ez denean, herri hori izenkidea den beste batekin nahas litekeelako, herri-izenaren ondotik, dagokion ibar edo eskualdearena jarriko da argigarri:

      Bastida Arberoa, Getaria Gipuzkoa, Jatsu Lapurdi, Lekunberri Larraun... (vs. Bastida Araba, Getaria Lapurdi, Jatsu Garazi, Lekunberri Garazi...).

      Konposaketa osagarri hau erabiltzea erabakiz gero, deklinabide-marka azken izenari jarriko zaio:

      Bastida Arberoan nahiz Bastida Araban, Getaria Gipuzkoatik nahiz Getaria Lapurditik, Jatsu Lapurdira nahiz Jatsu Garazira, Lekunberri Larraungoa nahiz Lekunberri Garazikoa...

      Hala ere, tradiziorik ez dagoen kasuetan, testu jarraituetan egokia da Gipuzkoako Getariako txakolina edo Lapurdiko Jatsu herrian moduko egiturak erabiltzea.

  4. Herri-izenetan maiz ageri den amaierako -a dela eta, kontuan izan beharrekoa:

    1. Herri-izen askok berezkoa dute amaierako -a hori:

      Ainhoa (L), Aintzila (NB), Arraia (A), Donostia (G), Garaioa (NG), Zierbena (B), Zühara (Z)...

      Izen horiek bokalez amaitutako beste edozein izenen moduan deklinatuko dira:

      Ainhoatik, Aintzilara, Arraiarantz, Donostiako, Garaioatik, Zierbenaz, Züharan...

      Beste anitz herri-izenetan, ordea, amaierako –a hori ez da berezkoa, artikulua baizik. Kasu hauek, hain zuzen ere, Euskaltzaindiaren izendegietan –a ohar argigarriaz ageri dira, esaterako:

      Abaurrepea (-a) (NG), Azkoitia (-a) (G), Ermua (-a) (B), Ospitalepea (-a) (Z), Zigoitia (-a) (A)...

      Azkeneko –a hori artikulua denez gero, erabil bedi:

      Abaurrepean, Azkoitiarekin, Ermuan, Ospitalepearekin, Zigoitian..., baina Abaurrepera, Azkoitiko, Ermuko, Ospitalepetik, Zigoitira... Era berean, izen hauek ere azken –a galtzen dute ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramatenean; adibidez: Abaurrepe maitea, Azkoiti osoan, Gure Ermu hau...

142.- Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak (Onomastika)

143.- -erri(a) osagaia gaurko toponimian (Onomastika)

144.- Hiztegi Batua: berrizale - buzuntz

145.- Bizkaiko herri izendegia (Onomastika)

146.- Hiztegi Batua: c eta d zerrendak

147.- Antzinateko hirien euskarazko izenak (Onomastika)

148.- Hiztegi Batua: e - ezuste

149.- Euskal Herri inguruko exonimoak (Onomastika)

150.- Arabako herri izendegia (Onomastika)

151.- Espainia-Frantzietako eskualdeen izenak (Onomastika)

152.- Hiztegi Batua: F letra

153.- Hiztegi Batua: G letra

154.- Europako eskualde historiko-politiko nagusiak (Onomastika)

155.- Nafarroako udal izendegia (Onomastika)

156.- Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (Onomastika)

157.- Europako hiriak (Onomastika)

158.- Kanpoko leku-izenak euskaraz ahoskatzeko irizpideak (Onomastika)

159.- Europako toponimia fisikoa (Onomastika)

160.- Hiztegi Batua: h - Hz

161.- Hiztegi batua: i-izutzaile

162.- Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia (Onomastika)

163.- Georgieraren eta armenieraren alfabetoetan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistemak (Onomastika)

164.- Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia (Onomastika)

165.- Arabieraren alfabetoan idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (Onomastika)

166.- Euskal Herriko ibaiak (Onomastika)

167.- Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia (Onomastika)

168.- Afrika kolonialeko toponimia (Onomastika)

169.- Ozeaniako toponimia (Onomastika)

170.- Amerikako toponimia (Onomastika)

171.- Asiako toponimia (Onomastika)

172.- Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia (Onomastika)

173.- Astroen izenak (Onomastika)

174.- Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak (Onomastika)

175.- Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I). Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia (Onomastika)

176.- Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (II). Antzinateko Egipto (Onomastika)

177.- Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak (Onomastika)

178.- Kanpoko leku-izenei dagozkien herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko irizpideak (Onomastika)

179.- Bizantziar Inperioko pertsona-izenak (Onomastika)

180.- Goi Erdi Aroko pertsona-izenak. Germaniar jatorriko pertsona-izenak (Onomastika)

181.- Erdi Aroko pertsona-izenak (Onomastika)

182.- Dinastien izenak (Onomastika)

183.- Adierazpen izendatzaileen deklinabidea (Onomastika)

184.- Erdal hitzen deklinabidea (Onomastika)

185.- Errenazimentuko pertsona-izenak (Onomastika)

186.- Atzerriko pertsona-izenak. Grafia-irizpideak. Errege-erreginen eta kidekoen kasua (Onomastika)

187.- Munduko zenbait gizarte- eta erlijio-talderen jarraitzaileen izenak eta ordena militar eta ospitalario nagusien izenak (Onomastika)

188.- Munduko mitologiako zenbait izen eta Ekialdeko erlijio-sineskeren arloko zenbait pertsona-izen (Onomastika)

189.- Amerindiar buruzagien izenak (Onomastika)

190.- Munduko herriak eta etniak (Onomastika)

191.- Artelanen izenak. Historiaurreko eta Antzinaroko artelanen izenak (Onomastika)

192.- Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak (Onomastika)

193.- Artelanen izenak. Arkitektura (Onomastika)

194.- Artelanen izenak. Pintura, argazkigintza eta eskultura (Onomastika)

195.- Artelanen izenak. Musika (Onomastika)

196.- EBO (I). Laburtzapenak: laburdurak eta siglak (Idazkera eta morfologia)

197.- EBO (II). Sinboloak (Idazkera eta morfologia)

198.- EBO (III). Letra-estiloak (Idazkera eta morfologia)

Sede principal

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centro de Investigación

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Sedes

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Asociación

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper