Jakin: jakin badakit / jakin dakit

Galdera

Zein da egokiagoa, "jakin dakit" ala "jakin badakit"?

Erantzuna

Teorian behintzat, jakin dakit eta jakin badakit ez dagozkio egitura berari. Lehen kasuan aditza galdegai gisa hanpatua da; eta bigarrenean, mintzagai gisa.
Egia esan, aditza modu horretan adizkera trinkoekin galdegai gisa hanpatzea itzuli markatua da eta gutxitan baliatua, bereziki jakin aditzarekin; adibide gutxi dira Orotariko Euskal Hiztegiaren literatura korpusean. Hona biga:
- Azkengabe jakintsu ta egiaren iturri zeran jaun aundi orrek, gauza guztiak ezagun dezaguzkizu ta egi guztiak jakin dakizkizu (Izenik gabea, Gasteizko elizbarrutiko katixima).
- Arras erreza ei zan izarren egitea eta jakin zekian berak, bainan orduan lan egin behar zuan (Oskillaso, Kurloiak)
Aditza mintzagai gisa hanpatzea, berriz (alegia, jakin badakit), egungo euskaran bederen, errazago egiten dela dirudi.

Data: 2001/05/25
Erantzulea: Beñat Oihartzabal

Les documents, les listes et les bases de données de cette page sont distribués sous la licence Creative Commons Attribution - Pas d'Utilisation Commerciale - Partage à l'Identique.