Haciendo la paz

Galdera


Hori euskaraz adierazteko, zuzena al da Bakegintzan forma?

Erantzuna

Bai, Bakegintzan zuzena da; baina nahikoa litzateke Bakegintza jartzea. Izan ere, -gintza atzizkiak "zerbait egiten aritzea, mugimendua" adierazten du, eta ez legoke hitzaren amaierako -n hori jarri beharrik.
Galdetutako forma hori izenburu bezala erabiltzeko dela ulertu dugu, eta ez esaldi batean egon litezkeen bestelako kasu batzuetarako: bakea egiten, bakea eginez, etab.

Data: 1997/10/17 Erantzulea: Hiztegi Batuko lantaldea

Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.