Iragarkiak: "Hay caldo, Salda beroa"
Galdera
Tabernako iragarki gisa, "Salda dago / Salda badago" aukeran, zein da egokia eta zein ez, eta zergatik?
Erantzuna
Luzeegi joko luke-eta, ez dizut zergatikoa azalduko; baina jakizu "Salda dago" ez dela egokia. Bestea, "Salda badago", egokia da; baina, aukeran, egokiagoak dira beste hauek:
- Salda badugu / Badugu salda / Salda ere badugu / Badugu salda ere
Hizkuntzaren ikuspegiaz gainera salgaiaren aldarriarena ere gogoan hartuz gero, nik honela iragarriko nuke komunikazioaren mesedetan: "Salda beroa".
Data: 2002/01/03
Galderak gaika sailkaturik
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.