"ere" lokailuaren erabilera
Galdera
Ondoko esaldian zuzen erabilia dago "ere" lokailua?
- Lurrak bi higidura mota ditu: errotazioa eta translazioa, biak ERE biraketa-higidurak.
Erantzuna
Bai, adibide horretan zuzen erabilia da "ere" lokailua.
Euskaltzaindiaren EGLU liburukietan aurkituko duzu lokailu horren berri zehatzik: ikus Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, III, Lokailuak liburukiko 2.1. atala (35.-51. or., 50. orrialdeko laburpen eta guzti) eta Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, IV, Juntagailuak liburukiko 73.-83. or.
Data: 20020107
Galderak gaika sailkaturik
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.