Sintaxia. Esaldiko hitzen ordena (bibliografia)
Galdera
Esaldi bat osatzean erabili beharreko ordenari buruzko informaziorik ba al dago?
Erantzuna
Bai, informazio ugari dago. Ezin hasiko gara gai hori aztertzen duten lanen zerrenda oso-osoa egiten. Hala ere, hona hemen aipamen batzuk:
Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I
liburukian eta Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, I, Eranskina
liburukian hortxe duzu atal oso bat, "Hitz ordena" izenekoa.
Gramatika-lanetan ere ageri da gai hori: adibidez, Sebero Altuberen Erderismos liburuan eta Pierre Lafitteren Grammaire basque liburuan.
Lan berriagoetan, era monografikoan aztertu zuen Eusebio Osak bere
doktore-tesian (ikus Euskararen hitzordena komunikazio zereginen arauera, EHU/UPV, 1990); estilo-liburu batzuetan ere ematen dira hitz ordenari buruzko azalpenak (ikus J.R. Zubimendi eta P. Esnalen Idazkera-liburua, 1993) eta gramatikako beste batzuetan ere bai (ikus Juan Garziaren Joskera lantegi, 1997).
Data: 20010525
Galderak gaika sailkaturik
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.