"ea" partikula zehar-galderetan
Galdera
Badirudi zehar-galderetan "ea" partikularen erabilerak badituela bere mugak, zalantza baten ordez objektu bat adierazten denean zehar-galderaren egiturarekin. Esaterako: "Ez dakit nor etorri den" bezalako batek ez du onartzen "ea" partikula zalantzazkorik. Gauza bera "Ikusi dut nork egin duen" edo "Aitortu diot zer ikusi dudan" itxurakoetan. Kontua da ez dudala inon aurkitu halako debekurik. Non begira dezaket?
Erantzuna
Ikus Euskaltzaindiaren Euskal Gramatika: Lehen Urratsak, EGLU, V, Mendeko perpausak, 1 liburukiko 101. or. eta hurrengoak. Hor aurkituko duzu "ea" partikula horren erabilerari dagokion azalpenik zehatzena.
Data: 2002/09/17
Galderak gaika sailkaturik
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.