Bizkaierazko "hau mutilau, honek mutilak..."

Galdera

Batasunerako onargarriak al dira bizkaierazko molde hauek: "hau mutilau; honek mutilak esan du; hauek mutil guztiak; honek gizon guztiok"?

Erantzuna

Gai honetaz dagoen batasunerako erabaki bakarra 4. arauan jasotzen da, "Hau guz(t)ia"ri dagokion arauan. Besteak beste, 4. arau horretan esaten da "hau guz(t)iau" eta "hori guz(t)iori" oso bidezkoak direla, baina ez ordea "*gizonau" modukoak.
Gatozen galdetutako kasuak banan-bana aztertzera:
- "hau mutilau": Ez dago erabakita horrela idatz daitekeen.
- "honek mutilak esan du": Ez dago ezer erabakita, baina goikoaren egitura berari buruz ari bagara, izatekotan "honek mutilonek" beharko luke.
- "hauek mutil guztiak": "Mutil hauek guztiak" erabili behar dela dio 4. arauak.
- "honek gizon guztiok": "Gizon hauek guztiak" egitura dago onartuta. "Honek" forma ez da zuzena euskara batuan pluraleko erabileretarako; lehen graduko ergatibo singularrari bakarrik baitagokio.

Data: 2001/10/22
Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.

Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.