Urtea
Galdera
Data jartzerakoan, urtearen atzean puntua jarri behar da ala ez?
Erantzuna
Euskaltzaindiak ez du erabaki data jartzerakoan urtea nola idatzi behar den, puntuarekin ala punturik gabe: ikus37. araua. Datari buruzko arau hori bereziki hilabeteen idazkeran zegoen erabilera okerra zuzentzera etorri da, nahiz eta data osoa jartzerakoan urtearen idazkeraren aukera bat bakarrik erabili, hots, punturik gabekoa.
Nolanahi ere, Euskaltzaindiko Jagon saileko Corpus batzordeak erabaki du ondorengo erabilera hau gomendatzea:
"Datari dagokion urtea idaztean, ez erabili -garren atzizkia (ez letraz eta ez puntuz), salbu urte-kopuruaren ondoren urte hitza idazten denean (eta orduan, nahitaez erabili -garren atzizkia)."
Adibidez, 1982an, 1664ko udaberrian, 2001eko abenduaren 13an, 1952. urtean, 1952an eta abar (urtearen digitoa bera punturik gabe idatzi behar da).
Beraz, data jartzerakoan, zilegi da bi eratan egitea:
Bilbon, 1996ko apirilaren 17an.
Bilbon, 1996. urteko apirilaren 17an.
Data: 2002/06/15
Galderak gaika sailkaturik
Los documentos, listados y bases de datos de esta página se distribuyen bajo licencia Creative Commons Reconocimiento-NoComercial-CompartirIgual.