errealismo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ERREALISMO

Literaturaren arloan, bereziki bi adiera nagusi hartzen dituen terminoa da errealismoa: literatur teorian, edozein testuk errealitatearekin antza, egiantza, edo erre alitatearekiko lotura duela adierazteko erabiltzen den literatur kategoria edo ezaugarri estetikoa da. Lan horietan, errealitatea imitatu eta adierazi egiten da. Literaturaren historian, aldiz, hitza garai jakin bat adierazteko erabili ohi da, XIX. mendeko errealismoa, edo zenbait literatur korronte izendatzeko: errealismo soziala, errealismo magikoa...

1. Poetikaren aldetik errealismoaren azterketak historia luzea du. D. Estébanez Calderónen esanetan (1999), Aristotelesek mimesi eta egiantza ( to eikos ) kontzep tuak erabili zituen poesiaren eta errealitatearen arteko lotura definitzerakoan, eta, poetaren eta historialariaren lana alderatuz, hauxe esan zuen: “Poetaren lana ez da gertatu dena adieraztea, egiantzaren edo beharrizanaren arabera gerta zitekeena adieraztea baino”. Horaziok eta Kintilianok ere mimesi (errealitatearen imitazioa) eta egiantza kontzeptuak bereganatu zituzten, eta errenazimentu garaian eta barroko an tratadistek osatu zuten literatura klasikozalearen formulazioan iraun zuten bi kontzeptuek, XVIII. mendera arte iraun ere, erromantizismoak eten zuen arte.

Erromantikoek uste zutenez, artearen lana ez da errealitatearen (edo izadiaren, kanpo munduaren) egiantza ematea, baizik eta absolutu, ideia eta sentipenak adie raztea. XIX. mendearen erdialdean, baina, erromantizismoaren idealismo mugaga bearen aurkako joerak nagusitu ziren, eta arteak izadia eta errealitatea kontuan hartu behar dituela adierazten zen, haren lanen eta formen adierazpena egiteko asmoz. Mugimendu horrek, errealitatearen ispiluaren kontzeptuan oinarriturik, erre alismo mugimendua sortu zuen.

Jarrera horri “errealismo genetikoa” deitzen dio D. Villanuevak (1992): idazle entzat, errealitatea artelana baino lehenago dagoen zerbait da, eta haren isla gar dena izatea dagokio arteari. Idazle asko daude horren alde. H. eta J. Hart idazle alemanek uste dute, adibidez, artelanek “ispilu baten moduan” agertu behar dute la errealitatea; L. Alas “Clarín”ek “errealitatea den bezala, bere higikortasunean, bere formetan” kopiatu nahi du; H. Jamesek, aldiz, nobelaren izaera “bizitzaren kopia” egiten duen neurrian agertzen dela uste du; errealismo sozialistaren inguru ko Lukács kritikariak ere artea errealitatearen isla dela idazten du.

Aitzitik, Errusiako formalisten eta Frantziako estrukturalisten ustez, artelanak bere errealitate propio eta autonomoa sortzen du, bere autonomia sortzen du, kan potik dituen eraginei kasurik egin gabe. Pentsaera horri errealismo “inmanentea” deitu izan zaio, eta, horren haritik, artelanak “errealitate ilusioa” sortzen duela deritzo M. Riffaterrek, eta T. Todorovek, berriz, artelanak ez duela errealitatea kopiatzen, sortu baizik.

Irtenbide gisa, “asmatze bidezko errealismoa” kontzeptua garatu da, (Fenomenologiatik “asmatzea” eta epoje geraldia kontzeptuak harturik) eta Pragmatikatik (“hizketa ekintza” eta “fikzionaltasuna”) harturiko kontzeptuetan oina rriturik; horrela, artelanean gertatzen diren fenomeno biak batu nahi izan dira: arte-lana autonomoa da, baina errealitatearen zeinu ere bada.

Harreraren estetikaren teorian, R. Ingardenek proposatu du artelana sortze lana dela eta egilearen kontzientzia intentzionatuak zenbait hutsune uzten dituela bera riaz irakurleak bete ditzan. Horrela, testuaren mundua osatuko du irakurleak, aurrez berak munduaz duen esperientziari atxikiz, eta gisa horretan irakurle bakoitzak bere zentzua emango dio.

E. Husserl-en fenomenologiatik datorren epoje kontzeptua, aldiz, irakurleak idazlearekin egiten duen fikzio hitzarmenari dagokio; literatur fikzioak egiaztagarri ez izateari uztea ekarriko luke horrek, eta kontzientzia mailako errealitate baten logi ka eta semantika onartzea, errealitatera heltzeko bide gisa. Ondorioz, lan batean agertzen diren errealitateko datuen egiaztatze prozesua geldiaraztea lekarke. Irakurleak badaki literatura lanetan kontatzen zaiona ez dela egia, egiantza duen zerbait baizik, “hizketa ekintza” dela eta ez duela egiaztatze prozesurik eskatzen. Irakurleak badaki egileak “fikzio asmoa” duela, baina egileari eskatzen zaiona beste hau da: berak ere barne koherentziari euts diezaiola; joko gisa, “izan litekeen mun dua” sortzen duenean berak aurrez jarri dituen legeen arabera egin dezala, euts diezaiola irakurlearekin duen fikzio hitzarmenari.

Azpimarratu beharko litzateke Aristotelesek ere ez zuela era inozoan azaldu mimesi kontzeptua, irakurle edo publikoaren iritziarekin lotu baitzuen: “Gertakizun sinestezina baino onargarriagoa da egiantzeko ezinezkoa”. Errealitatekoa edo egiantzekoa publikoak onartzen duena baita.

Idazleek errealitatea islatzeko izan duten joeraren arrazoiei dagokienez, era bateko eta besteko arrazoibideak garatu dira: Aristotelesek dioenez, mimesirako joera naturala edo sortzetikoa du gizakiak, edota errealitatearen imitazioak dakarren berehalako ezagutzeak sortzen duen plazerak eragina; beste batzuetan, errealita tea aldatzeko duten konpromisoagatik gertatzen da hori; beste batzuetan, aurreko estetiken aurkakotzat hartzen da errealismora itzultzea; beste batzuetan, errealita tean oinarrituz beste mundu gertagarri batzuk sortzeko asmoagatik...

2. Literaturaren historian errealismo hitza XIX. mendeko literatur mugimendua adierazteko sortu zen. 1821. urtean Frantzian erabili zen “izadiaren imitazio fidela” egiten zuen artelana adierazteko; geroago, “garaiko ohituren deskripzio zehatza”ren zentzuaz ere idatzi zen. 1850ean Courbet pintoreak eginiko erakusketan lehenik erabili zenetik, behatze eta deskripzioaren bidez artean errealitatearen islapen zehatza, pasiorik gabea, inpersonala eta objektiboa egin nahi duen literatur mugi mendua izendatzen du errealismo hitzak. Mugimenduaren plazaratzearen urrats nagusiak izan ziren, besteak beste, Champfleuryren Le Réalisme (1857) saioa; Réalisme (1856-1857) deituriko aldizkaria eta G. Flauberten Madame Bovary ele berria (1857) P. Apalategik izen beraz itzulia (1993).

Estetika errealistak zabalpen handia izan zuen Europan. Idazle bikainak atxiki zitzaizkion eta horren lekuko dira euskaraz egin diren eleberri errealisten itzulpen ugariak. Aipagarri da, Frantzian, H. Balzac-en nobelagintza; besteak beste, Le père Goriot (1834), euskaraz Goriot zaharra (P. Díez de Ulzurrun, 1996) eta Gauezko Españarik gauezkoena (A. Valdes, 1987).

Britainia Handian, aipagarri dira W.M. Thackeray, W. Collins ( The Moonstone ) eta, bereziki, Ch. Dickens. Euskaraz irakur daitezke Dickensen David Cooperfield (J. Basterretxea, 1987), Christmas Carol edo Gabon kanta (J. A. Berriotxoa, 1990), Oliver Twist (J. A. Berriotxoa, 1989) eta Hard times edo Garai latzak (J. Cillero, 1994).

Errusian idatziriko eleberri errealista handien artean euskaraz irakur daitezke, besteak beste, L. Tolstoiren Ivan Illitxen heriotza (1888) X. Mendigurenek itzulia (1991), V. Gogolen Arima hilak (1842), J. Morales Beldak itzulia (1998), edota I. Turgenieven Aita-semeak (1862), J. Morales Beldak itzulia (1999).

Alemanian, G. Hauptmann da aipagarri, eta Espainian, 1868ko Iraultzaren ondoren sorturiko idazle talde handia: J.M. Pereda, B. Pérez Galdós, J. Valera, E. Pardo Bazán, L. Alas “Clarín”… XIX. mende bukaerako eta XX. mendeko idazle errealista handien lanetako batzuk itzuli dira euskarara, hala nola P. Barojaren Lur ilunak eta Bizi terraltsuak , J. A. Agirrek itzuliak (1982) edo Las inquietudes de Santi Andia , J. Etxaidek itzulia (1959)

Errealismoaren ezaugarri nagusitzat aipatzen da egiantzaren irizpidearen lehentasuna eta haren menpe jartzea narrazioaren beste elementu guztiak: kontae raren jarraibidea, pertsonaiak sortzea; egitura, teknika narratiboak, eta abar. Eleberria, errealismoaren adierazpide nagusi izan zena, “bizitzaren isla da” (Galdós); “gizartearen ispilua da” (Pardo Bazán), “errealitatearen kopia era artisti koan” (L. Alas).

Egiantza helburu izanik, errealitateren deskribapen eta obserbazio zehatzak eskaintzen du oinarri sendoa. Bereziki deskripziorako dohain bereziak behar ditu egile errealistak: janzkerak, altzariak, arkitekturak, pertsonaien izaerak eta mugi menduak, denak du garrantzia, denaz ohartzen da egilea eta dena deskribatu nahi du begirada zorrotzez. Bestalde, errealismoan garrantzia handia du pertsonaien taxutzeak, horien barne arrazoi, asmo, jarreren zergatiak, eta abar agerrarazteak. Horretarako, nobela errealistek kontalari orojakilea erabiltzen dute gehienetan.

Korronte errealistako idazleak konpromiso ideologikoan sarturik bizi dira, eta Espainiako nobela asko eta asko arazo politiko eta erlijiosoez ari dira.

Ezaugarri horiei erreparatu arren, batzuetan ez da erraza erromantizismoaren eta errealismoaren arteko banaketa egitea, izan ere, erromantizismoak ohitura ele berria sortu zuen, eta, zenbaitetan ez da garbia bereizketa, ohitura eleberrien egi leek errealisten teknika berberak erabiltzen baitituzte. Agian, jarrera ideologikoak bananduko lituzke idazle kostunbristak (kontserbatzaileak eta nostalgikoak) eta idazle errealistak (burgesiaren ideologiarekin batuak). Baina, gehientsuenetan korronte biko idazleek teknika antzekoa erabili dutenez, aitortu beharko litzateke errealistek literatura teknika oparoagoak ekarri zituztela, batez ere kronologian eta denboraren trataeran, eta egiantzekotasun gehiagoko teknikak erabili dituztela pertsonaien taiueran, eta pobreagoak kostunbristek.

3. Euskal Herriko nobelagintzan hutsunetako bat da nobela errealistarik garatu ez izana, eta burgesiaren ideiak zabalduz irakurlego zabala sortu duen jarrera falta izana. Tx. Agirreren nobelagintza ez da errealista, eta haren ildoaren jarraitzaileek ohitura eleberrien zaletasunari atxikitzen zaizkio. Beraz, behin eta berriroko kinka izan da Euskal Herriko nobelan errealismoaren agerpena noiz gertatu den argitzea.

J. M. Lasagabasterren iritziz, euskaraz ez dago nobela burgesik, eta, beraz, hutsu nea nabaria da (1988). Haren ustez, euskal nobelak erromantizismotik antinobelara egin du salto. G. Garateren iritziz, aldiz, gerraostean eta Ameriketan sortu zen J. A. Irazustaren Joanixio (1946 ) nobelak izango lituzke errealismo izpi batzuk. Beharbada, hainbat lehenago, J. Etxepareren Buruxkak (1910) lanean badira erre alismotik harturiko zenbait teknika: objektibismoa, etsipena, obserbazioa, deskriba pen zehatza...

4. XIX. mendeko errealismoaren zenbait garapen berezi aipatzen dira XX. men dean:

Errealismo sozialista, errealismo soziala eta errealismo magikoa, besteak beste.

4.1. Errealismo sozialista. Sobiet Batasunean erabili zen formula Iraultza Komunistarentzat komenigarriena zen arte mota izendatzeko. M. Gorkik bultzatu zuen hitza, uste baitzuen errealismo sozialista formula ezin hobea zela Errusiako literatura tradizioari atxiki (Turgeniev, Pushkin, L. Tolstoi) eta iritsi nahi zuten klaserik gabeko gizarte sozialista iragartzeko. Mugimenduaren aurrendari gisa agertu ziren

XIX. mendeko Errusiako nobelagileak, bizi zuten egoera salatu baitzuten, nolabai teko “errealismo kritikoa” eginez. Idazle horiek errealitatearen adierazpenarekin batera, klase sozialen arteko gatazken berri eman zuten, eta eurentzat idaztea “praxis soziala” bilakatu zen. Errusiatik Europa osoko idazleengana zabaldu zen kontzeptua, eta batez ere surrealistek onartu zuten literaturaren zeregina gizartea aldatzea zela. Parisen 1935 urtean ospaturiko Kulturaren defentsaren aldeko kon gresua onarpen froga nabaria da.

4.2. Errealismo soziala. Espainian, Francoren diktadurapean errealitatearen kri tika egin nahi zuen idazle, nobelagile eta poeta talde bat sortu zen, egoera sozial eta politikoaren salaketa egin nahi zuena. Garai haietan, prentsan nagusi zen isilta sun eta iluntasunaren aurrean helburu informatiboa ere izan zuen: publikoan agertzen ez zena adierazi nahi zuen talde horrek literatura lanen bidez. Salaketa literatura horrek alde bi ditu: batetik, nekazari eta langile industrialek jasaten zuten egoera makurra salatu, eta, bestetik, garaiko agintarien kontzientzia moralaren hutsunea azaleratu. Espainian, I. Aldecoa, R. Sánchez Ferlosio, L. Martín Santos aipa daitezke, besteak beste. Poesian, berriz, izen ospetsuak agertu ziren korronte horren barnean. Bestak beste, Blas de Otero eta R. Mújica “Gabriel Celaya”ren ekarpena aipagarria da.

J. M. Castellet kritikariak adierazten duenez (1963), aberastasunaren banaketa desorekatuak sorturiko egoera salatzen da eleberrigintza errealistan, bizitza eta lan egoera gogorrak, bazterketa soziala, eta egoera horietatik irteteko ezintasuna, gudaren oroitzapena, bakardadea, etsipena… Giro eta klase sozialaren eredu bilakatzen da pertsonaia: pertsonaia kolektiboa da edota kolektiboen alegoria dira pertsonaiak: moralik ez duen burgesa, langile eskuzabala eta esplotatua, pertsonaia baztertuak edo gazte etsituak. Tokiez hitz eginez gero, hiriko auzo galdu edo larre ko paisaia agorretan kokatzen dituzte istorioak. Teknika aldetik, kontaketaren objektibismoa bilatu dute idazleok, idazlearen ikuspuntu neutroa, elkarrizketen garrantzia, ekintzaren laburdura eta indarra, zinema tekniken erabilera. Zenbait eragin ere agertzen dituzte: batetik, Espainiako errealismoarena, hala nola, B. P. Galdós eta P. Barojarena (euskaraz, Lur ilunak eta Bizi terraltsuak, J. A. Agirrek itzuliak (1982); bestetik, Italiako neorrealismoaren jarraipena, hala nola C. Paveseren Il mestiere de vivere, M. Lopetegik itzulia Bizitza lanbide (1997) eta Ipar Amerikako idazleen itzala: J. Dos Passos, W. Faulkner eta E. Hemingwayrena bereziki.

Idazkera kontuan, irakurleen arazoa bizi-bizirik agertzen da haien lanean. Publiko zabala lortu nahiz hizkera soiltzera jotzen dute, bat-batean ulertzeko modu koa bilakatu nahi dute, nahiz eta zenbait idazleren prosaren konplexutasuna ukae zina den. Mugimendu horrek Euskal Herrian poeta nagusi bat sortu zuen: G. Aresti. Haren prosa lanetan ez ezik, poesian eta bereziki Harri eta Herri n (1964) sortzen duen tendentzian ere garbiak dira eraginak. Arestik egoera gogorrak aipatu nahi ditu, giroaren salaketa egin, agintarien moralik eza salatu, eta arazo nazionala ere aipatu. Jarrera bera du Arestik Ipuinak liburuan eta antzerkietan. Poesia sozialak eman zituen beste idazle batzuk gure artean: J. Azurmendi eta, oro har, “katakun betako belaunaldia” deitu izan den idazle taldea.

4.3. Errealismo magikoa . 1925ean F. Roth alemanak espresionismoaren ondo rengo mugimendu estetiko bat izendatzeko erabilitako deitura da, eta V. Pietri vene zuelarrak hartu zuen Ameriketako nobelagintzaren joera bat izendatzeko. Errealismo mota horrek positibismoa eta XIX. mendeko errealismoa gainditu nahi zituen, errealismo berria sortzeko, errealitatearen osteko alderdi harrigarri eta mis teriotsuak iragarriz.

Talde hartako idazle guztiz ezagunak dira, besteak beste, M.A. Asturias, A. Carpentier, J.L. Borges ( Ipuin hautatuak, J. Garzia, 1998), J. Rulfo ( Pedro Páramo ,

J. Garzia, 2002) eta El valle en llamas (Lautada sutan, K. Etxabe, 1986), J. Cortázar (Oktaedroa, G. Markuletak itzulia, 1992) eta G. García Márquez (Koronelari ez dio inork idazten, T. Sarasola, 1992). Estébanez Calderónen esanetan (1999), abangoardien eraginez, arrazionalismoa gainditu zuten, eta errealitatea behaketaz, logikaz eta kontzientziaren arrazonamenduz soilik ikus zitekeen uste errealista alboratu zuten. Surrealistekin bat zetozen ametsaren eta inkontzientearen bidez beste errealitate bat (harrigarria, fantasiakoa) hausnartzen ahal dela esaten. Errealitatea ikusteko modu hori Ameriketako antzinako kulturetan aurkitu zuten, eta saiatu ziren abangoardia eta aho literatura biltzen, eta literatura berria sortu zuten. M.A. Asturiasek Guatemalako herritarren ipuinak eta errealitatearen ikuspegia bildu zituen, eta ikuspegi errealistaren inguruan mundu oniriko eta berezia sortu. A. Carpentier-ek ere beste horrenbeste egin zuen Kuban. Erreala-harrigarria deituriko formularen bidez, fikzio asmatua dirudien errealitatea kontatzen du Carpentier-ek. Borgesek, berriz, errealitatea ez zitekeela hitzaren bidez adierazi uste zuen, ez zela gai Unibertsoaren zentzua adierazteko, eta, horregatik, koherentziaz osaturiko mundu fantastikoa sortzen zuen bere lanetan. J. Cortázar-ek ere elementu harrigarriak sartzen zituen naturaltasunez eguneroko errealitatean… Halere, G. García Márquez da mugimenduaren eredu nagusia, Macondoko geografia imaginarioan errealismo harrigarriaren arketipoa sortu du, egunerokoa eta magia era batera bilduz.

Gaur egungo euskal literaturan zabala da joera horren eragina. B. Atxagaren Obabakoak lanak (1988) J. L. Borges eta J. Cortázar-en lanen oihartzuna dakar. Joera berean kokatzen dira J. Sarrionandiaren hainbat ipuin, literatura harrigarrian, alegia. J. M. Irigoienek ere landu du estetika hori, baina telurismoaren eta indige nismoaren bidetik; fantasia eta errealitatea nahasten ditu, esaterako, Babilonia (1989) nobelan.

[J. K.]

B IBLIOGRAFIA

C ASTELLET , J.M.: “Veinte años de novela española”, Cuadernos Hispanoamericanos,

126, 1, 1963 . E STÉBANEZ C ALDERÓN , D.: Diccionario de términos literarios , Alianza Editorial, Madrid , 1996 .

L ASAGABASTER , J. M.: “Barojaren nobelagintza eta euskal nobelaren etorkizuna”, jat.1982, in Las literaturas de los vascos , Universidad de Deusto, Donostia, 2002, 279-294.

L ASAGABASTER , J. M.: “Novela regionalista española y costumbrismo vasco”, in L ISSORGUES , Y. (ed.): Realismo y naturalismo en España en la segunda mitad del siglo XIX , Anthopos, Barcelona, 1988, 158-168.

V ILLANUEVA , D.: Teoria del realismo líterario , Espasa-Calpe, Madrid, 1992.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: realismo
     fr: réalisme
     en: realism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper