aliterazio - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ALITERAZIO

(lat. alliteratio, letra errepikapena)

Errepikapen figuretako bat da, hots errepikapenean oinarritzen den baliabidea. Esaldi batean eta bereziki neurtitz batean, hots bera errepikatzen delarik hurbil diren hitzetan, aliterazioa deitzen den literatur baliabidea agertzen da. Hotsa koka daiteke hitzaren hasieran edo barrenean edo bukatzean. Famatua da, besteak beste, frantsesez, J. Racineren neurtitza:

“¿Quels sont ces serpents qui sifflent sur nos têtes?”

Esaldi honetan txistukarien errepikapenak adierazten du sugearen ziztua.

Tradizio frantsesean ( allitération) eta ingelesean ( alliteration ), errepikaturiko hotsak kontsonanteak izatea eskatzen du hitzezko figura horren definizioak; boka lak errepikatzen direnean, aldiz, symétrie vocalique deritza. Tradizio hispanikoan, aldiz, aliterazioan errepikaturiko hotsak kontsonanteak nahiz bokalak izan daitezke.

Aliterazioak erritmoa indartzeko efektua izaten du, edota baliabide hori erabili den pasartearen zentzua zehaztekoa edo halako hitz batzuen arteko harremana ira dokitzeko helburua izaten du. Gaur egun, hots efektu harmonikoa eragitea izaten du helburutzat, eta zenbait adituk, barne errima motatzat hartzen dute aliterazioa.

Figura erretorikoa hainbatetan ager daiteke aliterazioa, hala nola, errepikape nean, paranomasian, hitz jokoan, poliptotonean, onomatopeian eta hoskidetasune an berean. Askotan agertu ohi da enumerazio eta gradazioekin batera.

Euskal literaturan, J. Moulier “Oxobi”k bereziki baliatzen du aliterazioa. Belea eta axeria alegian, belearen aurkezpena honela egiten du: “Behin bazen bele bat/ Bele bat beltza”; “b” kontsonante ozenaren zazpi aldiz errepikatzeak erakusten ditu belearen espirituaren mugak.

Aliterazioz baliatzen da Oxobi, onomatopeia gisako hitzak sortuz: Panttupa pan plun panpala ”; apoarmatuaren urratsa adierazten du “p” zerrenda horrek. Bi astoak urean sartzea ere “p” kontsonantearen bitartez ematen du: Pluf, plaf eta punpalaplan ”.

Nola entzunaraz ttirrittak egiten duen azantza udaminean, ez bada “tz” eta “rr” fonemen bitartez? “Tzirri, tzirri, kitzirri”. Eta hurrunago: “Tzirri, tzirri, tzirritan”. Igelak entzunarazten ditu: “Re kek ke ker, kerra kroak”, “k” eta “rr” fonemen juntatzeari esker. Aldiz, xoxoa, xoxo baita, sartzen da gau batez oilategi batean oilasko lumaz jauntzirik. Goizean goizik, hasten dira oilar, oilo eta oilaskoak kantuz, nor bere modura: Kukurruku, kokoriko, kekereke, kikiriki”. Orduan zozoak, ahantzirik zozo dela eta ez oilasko, hasten da: “Tü, tü, tüi, tüi,tri ki ki!”, eta salatzen du bere egiaz ko izatea.

[J. H.]

Ikus, halaber, E RREPIKAPEN FIGURAK .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: aliteración
 fr: allitération
 en: alliteration

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper