apokope - Literatura Terminoen Hiztegia

 
APOKOPE

(grek. apokope, moztea, etetea)

1. Elipsi prozeduran oinarritua, eta hitz bukaeran silaba, letra edo fonema bat edo gehiago kentzean edo etenda uztean datza. Adibidez, zine edo zinema, zine matografo hitzaren apokopea da.

Neurkeran nahikoa arrunta da, elisio lizentzia metrikoa bera ere apokopea baita; hau da, hitz baten azken bokala galtzen da, hurrengoa ere bokalez hasten delarik.

Hona adibide bat, J. Hiriart-Urrutirena:

“Ez nauke larruaren barnean. Ur...alimaleak!...–Zer duzu, gizona? Nork zer egin dautzu? –Zer egin dautaten? Ene alaba gaixoa, serora nuena badakizu (...) hilik ikustea baino saminago da hor harat joaiten ikustea, itsasoaz haindirat, arrotzen artean bizitzerat.” (Eskualduna, 816 , 1903 )

Bistakoa denez, “Ur” apokopea dago testuan Urde ren ordez, baina garaiko mintzairaren gisakotasunak eskatzen duenaren ondoriozko laburpena da.

Lizentzia metriko gisa erabili zuen Lizardik zenbaitetan; hitzen deklinabide edo aditzen denbora eta aspektu markak kendu egiten zituen edo jarri, neurrian kome ni bezala. Aditzaren aspektu marka ezabatzen du, esate baterako, bi adibide haue tan:

“Berriz-yaio-poza suma nuen... gezal mugagabez bide-gindoazen.” (“Gure mintzo”, Olerkiak )

Sar eta... zuaitz yantziak Urrats bat egin, ta... adar uts. Oroipen-txoriez zeuden Beterik: ni ikus ta, bat batean, egoei eragin ziten.”

(Lizardi, “Asaba zaarren baratza”)

Beste adibide honetan, berriz, -kunde atzizkiaren azken silaba kentzen du hitz elkartuan; “berpizkun-berria”:

“Izotzak estali zu n gure Euskalerria ; mintzo ozenak zabald u berpizkun- berria . Itzal-zokondoeta n Lore, izotz-bitxia ; Baña gaiñetaz ar i yauntzen eguzkia.

(Lizardi, “Izotz ondoko iguzki”)

[X. A.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: apócope
     fr: apocope
     en: apocope

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper