homoioteleuton - Literatura Terminoen Hiztegia

 
HOMOIOTELEUTON

(grek. homoio + teleuton, amaiera berdintasuna)

Hitzezko figura, hots errepikapen prozeduretan oinarritua. Hitzen amaierako hots edo silaben errepikatzean datzan figura literarioa izendatzen du. Hoskidetasun (homofonia) fenomeno zabalen partaide da, aliterazioarekin batera. Homoioteleuton terminoak neurtitzetako errima, asonantzia eta antzeko bukaera berdinak hartu ohi ditu bere baitan. Prosan, aldiz, bukaera berdineko hitzak kakofonia sortzen dute, eta ekidin egiten dira testu tekniko eta informatiboetan. Zenbait prosa landutan eta publizitateko esloganetan, aldiz, errima eta kadentzia erritmikoen paralelismoa baliatzen dira maiz. Adibidez, P. Agerre “Axular”en edo Hiriart-Urrutiren testu hauetan erritmo efektu harmoniatsua dakar:

“Egur hezeak egiten du gar, eta egiten du nigar: sua datxeka, eta ura

dario.” (Axular, Gero )

“Kherik gabeko surik ez da. Min duenak atx egin beza.”

“Bi urte huntan anitzek begietan hartua zuten, zeren zen mintzatu apezpi ku guzien artean lehenik, edo bederen gorenik, Frantziako katolikoeri adiaraz teko...”

( Jean Hiriart-Urruty. Mintzaira, aurpegia: Gizon!)

Homoioteleutona homeoptoton edo homoioptotonaren partaide izan daiteke, edo ez. Hizkuntza malgukarietako fenomeno hori periodoen bukaeran egitura ber dintsuak errepikatzean datza. Adibiderik onenetan, antzeko hitz eta egiturak erre pikatzen dira periodoen hasiera-bukaeretan, amaiera berdintsukoak eta are luzera berdintsuko zatiak (isokolon) izanik. Latinaren antzera, euskal deklinabideak ere homoioptotonaz baliatzeko aukera eskain dezake.

Homoioptotona Gero ko figura erretoriko ugari eta sistematikoenetarikoa da:

“Zer esker uste duzu izanen duela,

edo irabazi eginen duela

zahar ezinduak etsaiari bidera harmaturik ez ilkitzeaz?

Arratsean etxerat goiz biltzeaz eta bihurtzeaz?

Amorantiara gaztean bezala ez ioaiteaz?

Dantzan eta iauzian ez ibiltzeaz?”

(Axular, Gero )

[X. A., P. S.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: homoteleuton
     fr: homéotéleute
     en: homeoteleuton

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper