Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ekidin bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ekidin, ekidin, ekiditen
du ad. Saihestu; ihes egin. Ez entzun meza eta bai ekidin errazki. Lege iruzurra ekiditeko baliabideak.

Aztergaia: ekidin

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:HBB 1994-03-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

ekidin, ekiditen. du ad. Sin. saihestu

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

ekidin, ekidin, ekiditen

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

du ad.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

meza ekidin

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E202]: "53.1. Hitz honek egin beharreko zerbaitean huts egitea adierazten du: Ekidin: egin beharrekoa egin gabe uztea ('meza ekidin'). Ez ekidin: alde bat utzi beharrekoa alde bat ez uztea ('bekatuko okasioa ez ekidin'). Beraz, 'evitar' baino areago 'omitir' eta 'no rehuir' edo horrelako zerbait esan nahi du. Dena den, 'evitar' gisa zabaltzen ari da eta erosoa gertatzen da adiera horretan, 'saihestu', 'ebitatu' eta horrelakoen lekuan" (1995-01-09)

 - [K104]: inolako markarik gabe doa? Ez al da oso tradizio urrikoa (OEH) eta kritikatua?" (1994-11-04)

 - [K201]: zer da azkenean?, saihestekoa, ez? Meza ekidin: meza utzi, etab." (1994-10-20)

 - [K201]: "erosoa gertatzen omen da saihestu-ren ordez. Norentzat? Ze tradizio ta erabilera dute ekidin eta ekidinezin-ek, azken urteak kenduta?" (2005-07-19)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: "Oharra: Beharbada, egoki izango litzateke, Zah. marka gehitzeaz gain, "saihestu" hobestea".

 - [E116]: "'huts egin' adierakoa, bai, zaharra da; 'saihestu' adierakoa, berriz, bizia da, inon bizirik bada (ia 400 testuingurutan ikus liteke oraingo corpusetan, eta testuinguru ia guztiak azken 20 urteotakoak dira); kritikatua izan da, egia, eta lehen itzulian iritzi-emaileek egindako oharrak dira horren lekuko; geuk ere luze eztabaidatu genuen orduan, eta hartu genuen erabakia hartu genuen. Nik ez nuke ukituko".

 - Erabakia: Erabakia (2007-03-30): "utzi bere horretan".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.