Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza gabe bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

gabe
1 postpos. Gabetasuna adierazten duen hitza. (Izen sintagma mugatuek edo mugagabeek har dezakete. Mugagabeek -ik atzizkia hartzeko joera dute). Dirurik gabe. Onerako gogorik gabe eta gaitzerantz makurtua. Arrisku handirik gabe. Atea irekitzeko beta gabe. Neurri gabe edanez. Kulpa gabe zigortua. Ahaide eta adiskiderik gabe gelditu. Baitakite Jainkoa gabe arnasarik ere atera ezin dezakegula. Eskatu nion aldizkaria gabe etorri da. Jainkoaren laguntza berezia gabe. Besterik gabe. Ni gabe. Hori gabe ez gara moldatuko.
2 postpos. (Partizipio burutuaren eskuinean ezartzen da; partizipio burutu hori izan-en bidez gauzatzen denean, izan hori ezabatu egiten da gehienetan). Aita-amak ikusi gabe joan zen. Etxean edukiko dituzu, eskolara bidali gabe. Gerorako utzi gabe. Haiek uste (izan) gabe heldua. Nahi gabe egin du. Jainkoak guk merezi gabe egin dizkigun mesedeak. Hiritik alde egin gabe egon beharra. Egiari kalterik egin gabe. Oraintsu arte argitara gabe egon dena. || Damaskora gabe, argiaren distirak begiak liluratu dizkielako. || Iraungi berrian, oraino hoztu gabea denean. Eta sei maindire, batere erabili gabeak. Lur goldatu gabean barna.
3 postpos. (Izenordain zehaztugabeekin, inor eta ezer erabiltzen dira norbait eta zerbait-en ordez). Ezer esan gabe gelditu. Ezer gabe. Ezeren nahaste gabe. Etxetik atera zen, inor ohartu gabe. Besterik inor gabe. Inork hitzik atera gabe. Guztia osorik gorde nahi zutenak deus ere gabe gelditu ziren.
4 postpos. (Denbora edo leku esapideetan, baino lehen-en kide bezala). Nagusia etxera gabe. Bi minutu gabe, laguna alboan dut. Igandea gabe ikusi behar dut. Berehala behar dugu, gerora gabe. || Luzaro gabe. Bordeletik urruti gabe. Berandu gabe etxeratu ginen hirurok.
5 Lehenago aipatu dena gabe. (Dagokion izen sintagmarik gabe). Lehen banituen lur eta etxeak, orain gelditu naiz gabe. Lizarragaren mutilak eta nireak bateratu ziren, haiek armadun eta nireak gabe. Baziren buruko gorriak zituztenak eta gabe zebiltzanak.
6 postpos. Ordez. Guk, berba gabe, hitz esaten dugu. Telebista aurrean hainbeste denbora eman gabe, hobe musika entzungo bazenu.
7 iz. Gabetasuna, gabezia. Onerako gogoaren gabea eta gaitzerako makurtasun handi hura. Bere gabeak eta premiak eskatzen duen gauza emanez. Nire gabea zuri dizut agertzen. Gabeak irents ez gaitzan. Gutxia hobe, gabea baino.
8 adj. Ezer ez duena, behartsua. Guztiz gabea zela ikusirik. Nire baratzea, gaur hain estu, gaur hain gabe. Euskara aski eskasa eta gabea da fonema kontuan.

Esaera zaharrak

Adiskideaz egik urreaz bezala, ikertu gabe har ez dezaala. Astoaren arrantza min gabea. Gabeak hatsa kirats. Odolak su gabe diraki.

Aztergaia: gabe

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau69B
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-07-23 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:01

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

argirik gabe; argi gaberik; argi gabe.

Euskaltzaindiaren Arauak

EArauak 24: "hauxe da Euskaltzaindiaren erabakia: (...) bereiz [idatzi behar da] gabe. Lotsagabe eta kidekoei dagokienez ikus Euskaltzaindiaren hitz elkarketari buruzko araua"; "aldaera bati baino gehiagori ematen dio bide hitz honek. Partitiboaren marka har dezake gabe-ren aurreko hitzak nahiz gabe-k berak. Bi hitzak markarik gabe ere ageri daitezke, ondoko adibideotan ikus daitekeenez: Argirik gabe / Argi gaberik / Argi gabe. Biek, ordea, ezin dute aldi berean hartu marka: *Argirik gaberik".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E109]: "Aipa bage, Azkuek nahi zuena gorabehera (ikus Prontuario de la lengua vasca, hitzaurrea), bigarren mailan gelditu dena" (1993-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: Adibidea (zehaztu): argi gaberik kendu (gaberik hitzean izango baita), eta esan gabe gehitu (partizipioarekin ere erabiltzen dela erakustea komenigarria delako).

 - Erabakia: (H2.2 / 2009-09-21): Bere horretan utziko da oraingoz lehen itzulikoa (azalpen osoagoak eskainiko dituzte H1.1 lantaldekoek).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.