Zer da JAGONET?
JAGONET kontsulta- eta aholku-zerbitzua da, euskararen erabilera zuzena eta egokia eragitekoa. Zerbitzu honen bidez Euskaltzaindiaren hainbat alorretako erabakiak eta aholkuak kontsulta daitezke: gramatika, lexikoa (terminologia izan ezik), onomastika, idazkera (baina ez itzulpenak) eta abar. Zalantza argitzeko behar duena aurkitzen ez badu, erabiltzaileak Euskaltzaindira idatz dezake argibide eske; baina JAGONET ez da terminologiaz edo etimologiaz galdetzeko lekua, ez eta azalpen teorikoak edo itzulpenak eskatzekoa ere
JAGONET zerbitzua euskaraz eskaintzen da, baina izendegiak gaztelaniaz eta frantsesez ere kontsulta daitezke.