Lege-oharra
1. Identifikazio-datuakUztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten da http://www.euskaltzaindia.net webgunea Euskaltzaindiaren titulartasunpekoa dela. Euskaltzaindia-Real Academia de la Lengua Vasca-k, Bilbon du egoitza, Plaza Barriko 15. zenbakian. Berari dagokion IFK hauxe da: G48091961. Webgunearen titularrarekin edozein komunikazio elektroniko izateko, komunikazioa helbide honetara igorri beharko da: info@euskaltzaindia.net
2. XedeaEuskaltzaindiak erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.
3. Euskaltzaindiaren baimena
Webgune honetan jasotako elementuak Euskaltzaindiaren titulartasunpekoak dira: edukiak, erreferentziak, logotipoak, bai eta zerbitzuaren diseinua eta egitura ere.
Titulartasun horren ondorioz, Euskaltzaindiak Creative Commons izeneko baimena ematen dio erabiltzaileari, horrek askatasunez eta doan, betiere baimenaren mende, arau-erabakien dokumentu, zerrenda eta datu-baseak (Euskaltzaindiaren Arauak, Hiztegi Batua, Izendegiak eta JAGONET galde-erantzunen datu-basea) erabil ditzan. Baimenari esker, erabiltzaileak eduki horiek kopiatu, banatu eta jendaurrean komunikatu ahal izango ditu, eta, orobat, lan eratorriak egin ahal izango ditu, baldin eta Creative Commons baimenaren baldintzak betetzen baditu, zehatz-mehatz, Aitortu-Ez merkataritzarako-Partekatu baimen beraren arabera 2.5 Espainia.
Baimen horren kopia eskuratzeko egin klik hemen.
4. Merkataritzako erabileraBaimenak ez du bere barruan hartzen webguneko edukiak merkataritzako helburuekin erabiltzea. Eduki horiek merkataritzako helburuetarako erabiltzea baimenduta egon dadin, aurretiaz hitzarmen egokia sinatu behar da Euskaltzaindiarekin.
5. BazterketakCreative Commons izeneko baimena eskaintzen da, arau-erabakien dokumentu, zerrenda eta datu-baseak (Euskaltzaindiaren Arauak, Hiztegi Batua, Izendegiak eta JAGONET galde-erantzunen datu-basea) edukientzat. Baimenetik baztertuta geratzen dira, beraz, gainerako edukiak, erreferentziak, logotipoak, bai eta zerbitzuaren diseinua eta egitura ere.
6. Bermeak baztertzea eta erantzukizunetatik askatzeaWebgunetik edozein eduki jaisten denean, hori erabiltzailearen erantzukizunpean egiten da, eta erabiltzaileak askatasunez onartzen du edukiak jaistea. Ondorenez, Euskaltzaindia beren beregi erantzukizun orotik askatuta geratzen da, deskargaren ondorioz edozein motatako kalte-galerak gertatu arren; Euskaltzaindiak ez du erantzukizunik izango, esate baterako, edukietan izan daitezkeen akats edo hutsegiteen ondorioz, webgunea oker ibiltzearen ondorioz, webgunea sartzea ezinezkoa izatearen ondorioz, nahiz bestelako arrazoien ondorioz.
7. Datu pertsonalen gaineko politikaErabiltzaileak, webgunearen bitartez, edozein kontsulta egiten duenean edota beste edozein zerbitzu jasotzen duenean, datu pertsonalak eman behar dituenez gero, erabiltzaile horrek esanbidezko baimena ematen du datu horiek Euskaltzaindiaren fitxategi informatikoan sar daitezen; fitxategiaren xede bakarra da erabiltzaileari web-zerbitzu pertsonalizatua eskaintzea. Fitxategia Datuen Babeserako Agentzian inskribatuta dago, eta, berori kudeatzeko, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (Izaera Pertsonaleko Datuen Babesari buruzkoa) eta horren garapenerako gainerako arauak betetzen dira.
Erabiltzaileak bere datu pertsonaletan sartzeko, horiek zuzentzeko, ezerezteko eta horien aurka jartzeko eskubideak ditu, eta badu eskubideon berri. Eskubide horiek idatziz egikaritu ahal izango ditu, helbide honetara mezu elektronikoa bidaliz: info@euskaltzaindia.net. Edozein kasutan ere, erabiltzaileak bermatzen du emandako datu pertsonalak egiazkoak direla.
8. Edukiak eta erabilera-baldintzak aldatzeaWebgunearen titularrak bere buruarentzat eskubidea erreserbatzen du, edozein unetan eta aurretiazko jakinarazpena egin gabe ere, webgunearen edukiak eta horiek erabiltzeko baldintzak aldatu, garatu eta eguneratzeko. Erabiltzailea webgunean zein unetan sartu eta une horretan indarrean dauden erabilera-baldintzak bete beharrekoak izango dira harentzat; hori dela eta, erabiltzaileak erabilera-baldintzak irakurri beharko ditu aldian-aldian.
9. Jurisdikzio-eskumenaHonako baldintza hauek interpretatzeko orduan edo zerbitzua erabiltzeko orduan, edozein gatazka sortzen denerako, Euskaltzaindiak eta erabiltzaileak hitzartu dute gatazka hori Bilboko epaitegi eta auzitegien jurisdikzioaren mende jarriko dutela.
|