ERAKUNDEA ARGITALPENAK AZKUE BIBLIOTEKA KONTSULTAK ESTEKAK E-MAIL


XVI. Biltzarra
>> Aurkezpena
>> Euskaltzainburuaren agurra
>> Egitaraua
>> Biltzarraren 1. zirkularra
>> Erakusketa
>> Txostenak
>> Harremanetarako
Biltzarraren 1. zirkularra

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lau Diputazioek Euskaltzaindia 1918an sortu zuteneko 90. urteurrena ospatuaz, Iruñeko Baluarte Biltzar Jauregi eta Auditoriumean izango da Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra, “Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina” tituluarekin. Biltzar hau Pirinioen bi aldeetako eta mendikate zabalaren inguruetako hizkuntzen eta kulturen hainbat alderdi, ikuspegi historikotik nahiz gaurkotu batetik ezagutu nahi duen ikertzaile eta zaletu orori zuzenduko zaio. Hitzaldiak sona handiko adituek emango dituzte.

Antolatzaileek ondoko gaiotan jaso nahi lituzkete txostenak: a) Euskararen historia eta historiaurrea; b) Euskal dialektologia eta onomastika; c) Euskal literatura; d) Euskararen historia soziala; e) Teknologia berriak eta hizkuntza gutxituak.

Txosten-proposamenen bat egin nahi duenak Biltzarraren Batzorde Akademikoari www.euskaltzaindia.net/xvi_biltzarra helbidera bidali beharko dio laburpena (gehienez ere orri bat), bere curriculum vitae labur batekin. Eskaera horiek aurkezteko epea uztailaren 17an amaituko da eta Batzorde Akademikoak bere erantzuna uztailaren 30erako emango du. Txostenak onartzeak ez dakar horiek Biltzarrean irakurtzea, bertan, denbora faltaz, soilik aurkeztu eta onartutakoaren laburpen eta informazio orokorra emango baita. Aldiz, onartutako txosten guztiak Biltzarraren Aktetan argitaratuko dira; horrenbestez, onarpen mezuan zehaztuko dira testuentzako epeak, beren gehienezko luzera eta gainerako aurkezpen baldintzak.

Biltzarreko hizkuntza ofizialak ikertutako lurraldeetan hitz egiten diren berak gehi ingelesa izango dira. Antolatzaileak aldibereko itzulpena eskaintzen saiatuko dira, beti ere praktikoena eta beharrezkoena lehenetsiz.

Biltzarrarekin batera eta Baluarten bertan, argitalpen eta gainerako materialen erakusketa izango da Biltzarrean aztertutako gaien inguruan, eta 8-9etako iluntzean Pirinioetako hainbat herrialdetako poesia eta musika emanaldiak izango dira.

 atzera  gora
    © 2008 Euskaltzaindia. Ikuslege-oharra